|  
              
               
  
 
Sugarria 
 
  
 
Anjel Bidaguren 
 
  
 
Aritz zaar baten babesean nago, 
 
erdi-lo, eguzkiari igesian, 
 
laino zuri apurrenik ere bako 
 
atsalde orlan. 
 
  
 
Lozorroan, itzal koloretsupean 
 
ta pentsamentu zoroetan burua. 
 
Ba nabil amets urdinen mozkorrean, 
 
urratuz zerua. 
 
  
 
Pozaren egoan, izarren pare naz 
 
ta loraz beterik azur berdeak, 
 
zein eder, ene joanean, laminaz 
 
beteko bideak. 
 
  
 
Biluzion adats orien argira 
 
ba noa joan neure bide zoroan, 
 
galdezka betirauneko artadira 
 
ondo ete noan. 
 
  
 
Izar, ez illargitik dot erantzunik. 
 
Aldean galdu da nire itz larria. 
 
Ta bakarrik entzuten ozen ozenik 
 
biluzon irria. 
 
  
 
Eta kezkura bat dabilkit dantzatzen 
 
ene arima zaarraren biotzean: 
 
Bidai zoro ontan itzar ete naizen 
 
ala ametsean. 
 
  
 
Ta ertzik bako bide au nora doan 
 
misterioz bete gura neuke jakin. 
 
Lamina biluzekin ete noan 
 
ala zorginekin. 
 
  
 
Ta nire amesetako artadia 
 
aterik bakoa ete dan ala ez, 
 
danontzat betiko gerizpe eztia, 
 
bake bete betez 
 
  
 
T'ene larriminen iturri danaren 
 
kezkurarik gordiñena. 
 
Zelakoa izango ete yakun betiraunaren 
 
artadiko loa. 
 
  
 
Poza ametsezko elaien kabia 
 
zabukatzen dauan aizean leloa 
 
ete da ba firifara orlegia 
 
zugaizpeko loa? 
 
  
 
Ala burdin latzen aginka goria, 
 
gudari ezezagun ta itun baten 
 
odolean labanka eden gorria, 
 
bere aintza jaten? 
 
  
 
Ala birjina bategaz maite-joa, 
 
begietan sua ta dizdira urdiña 
 
dauzan lillura bigun ta xaloa 
 
maite-minen griña? 
 
  
 
Ala arte zaar baten pena ete 
 
etsimendu gorrienaren ogean, 
 
aizkolari zantarren bildurrez bete, 
 
lorik ezinean? 
 
  
 
Maspar baten gerizpean mozkor loa 
 
ete eguzkia beroen danean, 
 
edontzian betiraunaren ardoa, 
 
puntu onenean? 
 
  
 
Bidean bakarrik nora noa? 
 
Ez itzarrik, ez lorik bako ametsa 
 
ete nire artadiko abaroa, 
 
firifara utsa? 
 
  
 
Ete daki inork ezer berarenik? 
 
Nire izu onek ez dau irudi nai 
 
argi zurien bat izango ez denik 
 
ene min onen zai. 
 
  
 
Baña ta bakarrik ba da uts illuna, 
 
ondo bako zuloetan galdua, 
 
aizeño fin motel baten oyartzuna, 
 
garrik bako sua? 
 
  
 
Nora noa ibiltari gixajoa? 
 
Itxaropenaren ertzetik jausia, 
 
amildegirik amildegi noa, 
 
trumoe ausia? 
 
  
 
Billa eta billa zer aurkituko ete 
 
zuresi illun orren beste aldean. 
 
Etsi-etsian ene agoni triste, 
 
izotzez betean. 
 
  
 
Lanbro tarte dakusdan zerbaiten billa, 
 
illunaren itzal zurien bat edo, 
 
ez dakit zer dan argiño au ain illa, 
 
mutu eta geldo. 
 
  
 
Arboladiko Basajaun aaltsua, 
 
zure tantaidian ez ete niretzat 
 
odolean daroat gorako sua 
 
sokondotxoren bat? 
 
  
 
Ara Jauna, ortxe gura neuke egon, 
 
gora ta gora neure enbor sendoa 
 
zure su betikoaren sugarri on 
 
betiraunekoa. 
 
  
 
              
              |