L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<pami0600>— Pamiela-6 (1984-ekaina/uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

"... Berlekutik... hilen"

 

Malkaitz

 

Gertakari gordinak kondari eta solasaldi lizun xamarren ertean, bazkaltiarrak akaballa alegera ematen ari zitzaizkio beren apairuari. Halen hitzgai atrebituetaz gozatzerat deituak izan ziren gortesanak, arno lodi oparoen lurrunetan horditurik, kardinaleek eskaintzen zizkioten aieruen hatzaparretan ari zire erortzen. Jestu batzu hitzen osagarri gertatzen zire, sakontzaile ere bai, edo beraietan edaten zute bertzela idurimenaken ur emankorra. Gonbidatuen begi-ninietan haragiaren dei mozkorgarria zoaie bizten. Amodiozko giro bete batek inguratzen zitue gaien burmuin pisu eta boluptuosoak.

        Halako batez, zurrumurru bat, asots alegerak, maltzurrak, izigarrizko aldarriak aditu zire eta gan zeuden guzien harta berganatu zute. Ustegabeko sinfonia ozen hunen arrazioaz egin zue galde Alejandrok: burua nahas eta bihotza daldar, eliz-mutiko baten erran zue eze San Pedro ad Vinculako ardantzeetan, trintate bizar batetan bildurik eta aldi berean arra eta emearena egin ohi duten eta mahastietan ikusten diren karakol-errosario gorien iduriko. Eliz-mutikoak ematen zizkion azalpen manatu zue Aita Sanduak. Berauk laster, auspes, belauniko eta begitartea Aita Sanduaren oinetarat zuzendua zutela, umildu egin zere. Hain asaldagarri gertatua zen gauza gori bera egin zezaten eginduko ziote Alejandrok. Haiek ez zute neholaz ere gori egin nahi, ahalketurik eta gaztigurik latzenetaz pentsatzen zeudeno. Eztitasunez zein mehatxuetaz baliatu nahi izan zue Alejandrok, baina debaldetan.

        Hele batzu marmartu zitue ahopetik Cesarek Aita Sanduaren beharrietan.

        Argien emetatzekotz erran zue Alejandrok eta, kasik osotakoa zen iluntasun hartan, obeditzeko manatu ziote fraideeri. "Iluntasunean —erran zue—, solamente Jaungoikoak eta lur hontako bere aitzindari gonek bertze nehork ere ez zaituzte ikusten ahal". Bekatua garbitua izan zedin, beharrezkoa ze Aita Sanduak xeheki ezagut zitzan haien hogenak eta baita jendaitzinean espektakulu gori ematean erabilia zuten posizionea ere. Berehalako absolbizioa emanen ziotela hitzeman ziote.

        Emeki-emeki jabaldu bide zire hirur fraideak eta Aita Sanduak egotzirikako zigor-pena onhartu zute.

        Hau agituz bidanabar, aldekoa zuten iluntasunean, isilik zeude gonbidatu guziak. Ez zute berantesteko neholako arraziorik, hain ustegabez eta uroski jin zekioten laguntza horrekilan, iluntasunarekilan halafedea, alegrantziaz beterik baitzeuden.

        Elgarrekilan gurutzatzen zituzte besoak. Gorputzak lot. Gonbidatuen harat-hunatek iharrausten zituzten katadera luze pisuen kirrinka-soinuen ertean, marmar-hotsak edo irri itoak baizik ez ziren aditzen ahal.

        Salako arkuetarik zintzilikaturikako lanparak eta lorez gainezka zeuden zilar eta beirakizko armiarma itsugarriak izek zitezen aitzin Cesar agertuko zela bazekie jende guziak. Lurrun lizun mozkorgarriez betetzen ari zire hango giroa lore urrintsu ugariak. Aintzin-denboretako tenplu baten antzo zegoe apaindurik sala gura.

        Vannozza altxatu eta, katadera batetan zutiturik, kutsatila batetarik zeinetan lanpara batek geldigaberik diztantzen baitzuen, urregorriz xaflatu eta harribitxiez josirikako gortina batzu zitue atera. Bertze aunitzetan bekala, oraikoan ere nahi zue hastear zegoen espektakulua Ama Birginaren begietarik ezkutatu.

        Haien egitekoaren gaizkia eta ahalkea ez handitzeagatik, begiak herstekotz erran ziote Alejandrok fraideeri. Eta berauek hura bera zegiteno, Cesarek zalu argi batzu ekarri zitue, Eclesiastesek bekal mintzatzeko, igurtzimendu gunen espektakulua eta haragiaren ahalkaizungarriak denen agerian uzten zituela.

        Asots nabar bat aditu ze tupustean jendearen oihu alegeren ertetik. Odola isuri ze, zizare laurdenkatuak iduri, lurrean iraul eta ihauska zebiltzan fraideen ahoetatik. Odola geroz eta hedatzenago ari ze: beren ukondoak, beren belaunak, beren eskuak pabimentu gorri eta bigun-higuingarritik zehar zebiltza irristakua.

        Cesarek, bere dagaz harmaturik, gorapilo gordianus bat ebak zirokeen aisatasun berarekin moztu zitue birritan haien gorputz-lokarriak.

        Daga eskuan zeukala, irriño maltzur batez erran zue Cesarek: "Bekatu egin duten berlekutik... dira hilen". Denek laudatua izan ze.

        Neurri eta muga guziak gainditzen zoaien orgia bat jabetu ze gonbidatu guzietaz. Aita Sanduak baizik ez zue segitzen bere pentsamenduetan murgildurik.

        Fraideen odola bildu zute otseinek. Nehor ere ez ze jadeneko hantxe berean berriki agitua zen geratakariaz oroit.

        Orsini kardenaleak, zeinak gortesana eder baten bernak bereekilan loturik baitzeuzkan, irriz galdegin zio Alejandroki eian zertaz pentsa ote zezakeen non ez zen Horren Sandutasunaren ardantzeetan eridenak izan ziren hirur fraideen espektakuluaz... Orsini kardinaleaak ez zitue aita Sanduaren asmoak zein pentsuak neholaz ere igarri nahi. Xantza egiteko gai egoki bat bertzerik ez zue bere gartan ikusten.

        Ihardespen guzitako, irriño eli bat eskaini zio Alejandrok: betileak goiti, eskua egin galdeari itzuriz, ezpainetan irri ttiki iheskor bat zerakuskiela, oroitzapen gozoetaz gomut zela zue iduri.

        Mintza zedin galdatzen ziote... Julia Farnesiok, bere belaunen gainean jarririk, ferekuak luzatzen zizkio, baina Aita Sanduaak ezezkoa ematen zio eztiki behin eta berriz.

        Dudarik ez hirur fraide atzelariek han goiti haiduru zeukaten zeruko gaztigua zerabilala bere gogoan. Haren begiratu goibelak, haran boronteak zeinari pentsamendu nobleek aladarte larria ezartzen baitzioten, durdurika jartzen ari zituzte gonbidatuak. Berehala, Juliak hortaraturik, Aita Sanduak goratik, halako extasiz eta amoros-oroimin batek harturik honela erran zue:

        —Erdian zegoenaz nauzue oroit.

(L. Borgiaren biografiatik hartua)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.