Berezia: Xiberua
14 - 18 - eko gerlan presuner
Batixta Borthiry Salla
BATIXTA BORTHIRY SALLA, Larrañe-Sallan sorthüa 1.889.ian, gazte denboran extekueki laborantzan, 1.914.ean gerlarat igorria, 1.915.ian kolpatürik, Prüsian presuner etsaien eskietan ("Nik irus izateko zer othe düt falta / Liberatia baizik eta zunbait gaiza") ("Heben niz maleruski, krüdel hoien esküpian / Ametsak oro Frantzian, bena heben nago, bai Prüsian"). Gerla ürhentzean Frantzilat igorririk, Bordelerat kolpatü handieki, gerlonduan menüser. Azken urthiak, eria handi, Atharratzeko Ospitalian. 1.974.ian hilik eta Larrañeko Ilherrietan ehortzirik.
1
Eniz Uskal Herrian jeiki egün goizan,
Orhi bortia eztüt gehiago bixtan,
Ez eta üzkaldünik ene lagünetan,
Emur huna düt bardin, Prüsia erditan,
Bi breset huntüko düt nula bizi nizan.
2
Eskortak üngürian ni hebentxe nago,
Printze bat elüke uhure haboro;
Enetzat nuntik jin da bonür bat holako,
Hau da bai hau lekhia behar bezalako,
Aberats izan gabe auher bizitzeko.
3
Nik irus izateko zer othe düt falta,
Liberatia baizik eta zunbait gaiza;
khanbera bazterrian düt arrabineta,
Ogi gütixko bena indartsia beita,
Hau ezta xuri, eta garbia da beltza.
4
Ni nagoen etxia da egin berria,
Harginaren ixilik dena xarpanteria;
Jünta güzietarik kanpoko aidia,
Goiti so egin eta üdüri zelia
Erdi zohardi eta izarrez bethia.
5
Janhari trende hunez orai nadin mintza,
Güziez orhitzeko nihaur aski niza?
Ardürarenik dügü jaten friandiza,
Hebenko muda ezta Frantziako gisa,
Gerriko zintüra da behar bethi tinka.
6
Salda elegant hunez zerbait xehetarzün,
Begirik balin balü elütüke ülhün;
Badü elegantzia berheziki egün,
Hirur garbüra zankho zopetarik hürrün,
Dantzan ari dirade, gük khanta dezegün.
7
Hogei ta hemeretzü, berrogei eneki,
Marmitari üngürü gure gameleki;
Hirur satanak dantzan orano ederki,
Hatik eztira egon lüzaz algarreki,
Zorthiak eman deit ja hetarik bat eni.
8
Hirurek ükhen dügü holakotan aski,
Gure zorthiaz bekhatx hogei hamazazpi;
Erdia eskentzeko ene lagün bati
Ganitik eztüt eta esküz ezin hautsi,
Hunen jüsa ezpeita herakitzen hasi.
9
Heben üsatzen die faltatziaz kanpo
kartofel egosia pattattekilanko,
Früta, legüma eta ezür, osto zankho;
Asteko egünetan gaiza huna franko,
Phentsa arren ordian igante goizanko.
10
Egün ja ükhen dügü, egiaz mintza nadin,
Erien favorable, janharia arhin,
Liberdiko arraina zazpientzat bardin,
Zapata zola üdüri den larrü bateki,
Hunek izan behar dü Jüiferranen ardin.
11
Kafiaz berheziki badie ürgüllü,
Egünian bi pinta bakhotxak badügü;
Gozo samin azkarra, ezta miraküllü,
Gillomek baizik nurk dü jokü hau phentsatü,
Gagar eta zi errez hura dü beltxatü.
12
Ofizier badügü bai eta medikü,
Hoien küriustarzünaz niz aperzebitü;
Zer ofizio düdan batek deit galthatü,
Nik ahalaz uneski egin arrapostü:
Jauna, heben segürrik zikiro zain nüzü.
13
Zikiruak hazten tüt gustü ederrian,
Nihauren khostüz bena Gillomen lürrian,
Lau hogei kanpo eta ehün barrükian,
Arratsen etzaten niz ülhün ülhünian,
Otsuak begirari bethi üngürian.
14
Espanto egiteko zer düt azkenian,
Hortxe milakaz dira aizo lehenian;
Trükada bat egin düt beltxik ezpenian,
Beste zunbait e' saldü jun den egünian,
Mantenatzeko untsa sobera benian.
15
Hitz batez erranen düt azken bresetian,
Hatü franko düt eta bizi miserian;
Jesüs lagüntü naizü khantoren, huntzian,
Orai ezar nezazü oi libertatian,
Ahal ditzadan khanta Eüskal Herrian.
1940-eko gerla
1
Himeretzü ehün eta berrogei gerren urthia,
Alemaniako armadak garhaitü dü Frantzia;
Hunki gabe ützi balü gure Eüskal Herria,
Nik enian phentsatüko berset hoien huntzia.
2
Zorthe gaitza Frantziako popüliarentako,
Bi miliu presu, eta bestiak esklabo;
Haien gainen ezdüt nahi deüsik erran haboro,
Libro-ago... (herroka hau kaier zolan deseginik da)
3
Nik entzüten düt erraiten gerla dela galdürik,
Bestek erran nahi die gü firela saldürik;
Tratü horren egiteko arauz ezta gizunik,
Nula nahi izan dadin, guretzat ez deüs hunik.
4
Jüztizia galtho dago Frantziako jentia,
Sü-garretan dela dio ogendanten lekhia;
Tribünalak balü ere hentzat indüljentzia,
Jaunen Jaunak eginen dü azken jüjamentia.
5
Beste ororen gainetik hau da tristegarria,
Bi phartetan ezaririk Eüskal Herri maitia;
Sor lekhilat juaiteko zerratürik bidia,
Gaiaz ere ametsetan hau düt phentsamentia.
6
Diala hogei ta bost urthe, gazte nintzan ordian,
Zunbait berset huntü nian presu Alemanian;
Hoik ere huntzen dütüt kasi planta berxian,
Mintzatzera ez haizü, eta gosia sabelian.
7
Gai-ainhera, abilua Alemanen gaineti,
Erran ezak Ziberuan habenko zerbait berri;
Kuntsertatzen ahal bahiz ene adixkideki,
Jakin ere nahi nikek han direnaz hobeki.
8
Lürrez hor Alemania, Anglaterra hunetan,
Orotako azkarrenak dira erresumetan;
Urgülliak erhotürik bat bada gizunetan,
Oihüz dio ari dela mündiaren hunetan.
* * *
Tuloneko marinelak, orai zier uhure,
Amiralaren ordria hola ezpazen ere,
"Boche"-r ützi nahi gabez ehün untzi hoik ere,
Biba, ziek dütüzie denak hurpian gorde...
1915-ian...
1
Oi zer plazera ükhen düdan goizan iratzartzian,
Txori bat kanthüz entzün eta, ustez nintzan Frantzian,
Bena heben niz maleruski, krüdel hoien esküpian,
Ametsak oro Frantzian, bena heben nago, bai Prüsian.
2
Txori botz ezti xarmagarria, loriuski khantatzen dük,
Ar'eta goiz dük orano, bena hi entzün eta jeiki nük,
Lekhü trixte huntan, heben, hire botza arrotz dük,
Frantziarik jin hizanez galthatzera ausart nük.
3
Erraiten deiat bait berhala Frantziarik jin nizala,
Jaun Presidentak igorri nik bere haurren ikhustera,
Bena nula naik ezagützen ni heben arrotz nizala,
Uste düka Alemanian erresinolik eztela?
4
Badük bai, bena khantatzen die hire airetik khanbio,
Errepikan bethi ari tük, ustez gure inganio;
Erresinolak entzün, bena papo-gorri gehiago,
Eüskal-Herriko kardinaliak beinütüke nahiago.
5
Eüskal-Herrilat ützüliko hiz, eztezala berant-etsi,
Konfidantza ükhen ezak, eta koraje har bethi;
Jaun Presidentak igorri nik jakitera zien berri,
Eta erran ditak jinen zaiziela libratzera armadeki.
6
Jaun Presidentak bahai igorri jakitera gure berri,
Ezkirela gü irusenak erranen deiok nik exi,
Mehaxü petan esklabo, eta erdi gosez aldiz bethi,
Galeretako gaizki eginak uste diat diren hobeki.
7
Har'zak koraje, plazeren dükek phena hoien ondoria,
Frantses soldaduek ükhenen die uhure eta loria,
khantüz deie bai egün batez ekharriko bitoria,
Etandarrak gorarik, eta bandera trikoloria.
8
Egün hura, oi bena Jinkuak argi baleza!
Kontsolatzeko har dezadan arma eta baiuneta;
Nik bezala sofritü dianak ezin beitiro ez pharka,
Azken Prüsienak ezarten diano Frantseser bürüz ezpata.
|