L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-6 (1984-ekaina/uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ez zebiltzen zure etxetik urrun. Zuk, ordea, ez zenekien zer zen keak ezabatutako cabaret bat edo kamerinoetan pilatzen ziren nesken masail arrosak eta lepo lurrintsuak. Kamerinoko atea irekitzen zenean ia amenazo batetan bihurtzen ziren salako edotzien tintina eta oihu isolatuak. "Eszenara" esaten zien gizon lodi batek, purua ahotik kendu gabe, eta gonarik gabeko nesken izterrak foku gorrien berotasuna jasaten zuten. Txalo alkoholiko batzuk eskertzen zieten saioa.

        Gizonik ametitzen ez zuen hoteleko ispiluaren aurrean entsaiatzen zituzten goizean dantza-akademia merkean ikasitako pausoak. Ez zen gehiago behar, mendebaldeko hiri argitsuaren promesa hanburgesa lehor bat irenstean era zitekeen.

        Zu ez zinen urrun bizi. "Artista izan nahi dut" esan zenion aitari; zure soinekoak alfonbra igurzten zuen saloiaren alde batetik bestera zenbiltzan bitartean. Ez zen aski izan aitaren aurpegi serioa, ez zizun ideia burutik kendu eta denok dakigu urte asko eraman zenituela zeluloidezko irrifarrak hedatzen.

        Zortea izan zenuela diote, zure bizitza intimoa eta profesionala bereiztea lortu omen zenuen, ez zitzaizkizin bigote meheko galai biguinak hurreratzen. Traje iluneko amorante hura nahiago izan zenuen, ia batera jo zenituzten zahartzaroaren ateak, heriotzaren errautsak. Zu bakarrik salbatu zinen.

        Nora itzuli zara? Boston-a, Filadelfia-ra agian?. Ez zara aise libratuko, ez duzu atsedenik eskuratuko, zure ametsetan enara ugari da oraindik. Enara zoroenak...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.