L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-8 (1985-martxoa-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

1985: bi kalendrera oraingoan

 

Arragoa

 

I

Akademia Sekretuaren Egutegiaren zabalkunderako

 

«Egutegi honetan partaide izan garenok, Akademia Sekretua bezala osatu garen berrogei eta gehiago idazle eta artista plastikoak, soilik bide bat ikusten dugu euskal kulturaren aurrerapenerako: irudimena; heldua baita bere garaia guregana ere, eta ez baitago, ohizkoak izan zaizkigun bideetan, etorkizunerako garantia askorik. Nabaria da erresistentzia eran planteiatutako eginbide literario eta artistikoak nozitzen duten nekea, hitz honi mekanikan duen zentzua ezarriaz.

        Nahiz eta bera izan lehena argitalorduan, ez da egutegia gure estraineko asmoa izan; aurreragotik geneukan, adi bidez, Akademia Sekretuaren Gutunak deitutakoa (gutunak argitaratzea —SheIley edo Von Kleistenak bezala Van Gogh edo Galileo-renak; eta gure herriko edozeinenak horiekin batera—... gutunak argitaratzea, baina ez liburu bezala, ez errebistetan, baizik eta gutun bezala, bere zorro, seilu eta guzti; hala zentzu berri bat emanez, poetikoa); baita gure ahozko tradizioaren irakurketa berezi bat egitea ere (bertsolari liburu guztiak ez dira onak; baina Mikaela Elizegik bere aitari buruz egindako "Pello Errotaren itzala" liburu zoragarria da literatura maite duen batentzat; egun dagoen bezala, planteiamendu folkloriko hutsez argiataratua, alferrikaldurik dago); baita gure tradizio literarioa zuzenki harrotzea ere, helburuen artean euskara batuari eduki aberatsago bat ematea funtzeskoenetakoa delarik.

        Egutegiaz gauza asko esan genitzake, baina pundu batzutara mugatu beharrean honoko hauek azpimarratuko ditugu:

        — Badela jende asko sekula libururik irakurtzen ez duena, baina jende horrek irakur lezakeela egutegi bat (egunez egun orriz orri). Modu horretan gure egutegiak eskura jartzen dio testu laburrez osatutako antologia hori. Gauza bera esan liteke irudiez.

        — Egutegiak berak, "euskarri" bezala, liburu batek eskaintzen ez dituen aurrerak dituela (egutegia sekretuz beteta dago; jendeak sorpresa bat baino gehiago aurkituko du bertan)."

(Egileen publizitatea)

 

 

II

Euskal Egutegia beharrezkoa zaigu

 

Euskal Egutegia beharrezkoa zaigu.

        Bai, badakit oraindik mailak badirela. Badakit bai, maila ezberdineko beharrak badirela. Japoniarrek asmatu omen dute bakoitzak nolako gradutako beharrak ditugun neurtuko duen "beharmetroa". Bizi gaitezen haize beharra eta begiak poztutzeko loreei begiratu beharraren artean aldea badago, jakina, halere biak zaizkigu beharrezko. Munduak mundu izaten jarrai dezan eta gizona gizonki bizi dadin, biak zaizkigu beharrezko.

        Halaber Euskal Egutegia ere heharrezko zaigu. Jakina, egutegiren bati heldu gabe ohetik jaik zaitezke. Bai, bai. Jaik zaitezke, zeure burua garbi dezakezu, gorputzeko beharrak egin ere bai, eta hauek guztiak egiteko ez duzu egutegiaren beharrik, egia. Baina kafesne katiluan azukreari eragiten ari zaren bitartean, esku artean egutegiaren orritxorik ez baldin baduzu, berak dakarren noizbait gertatuaren berri ikasten ez baldin baduzu eta ogia kafesnetan bustitzen dugun bitartean orritxoak atzekaldean txisteren bat ote duen begiratzen ez baduzu, egun berri horri zerbait falta zaio. Era zuri ere zerbait faltako zaizu. Egun honetan zure adiskideren baten ospa eguna dela jakin ezean geldi zaitezke. Erdal giroan bizi bait gara, egun horretan Santageda Bezpera dela edo Iparragirreren jaiotza eguna dela edo getariarrek dela urte mordoa balea harrapatu zutela jakin gabe geratuko zara. Gertaerak ez du hainbesteko axolarik. Garrantzitsuena historia egile garela jakitea da, oraindik historiarik ez duen herria, edo herririk ez duen historia gareka jakitea. Bai eta ez garen herriaren historia hain zuzen.

        Etxean Euskal Egutegia daukanari nabari zaio. Ia konturatu gabe, arnasa hartzen den eran apurka apurka irentsiz, bizirik jarraitzeko era hoberena bait da, egunero behar duen janaria hartzen du. Bi bider 365 orri asko xamar da eta jaio ginen, hazi garen eta alfabetatu gabe nolabait bizirik jarraitzen dugun geurea den kultura honetan ahalegin haundiagoak egiteko oinarri polita da eguneroko orritxoa.

        4.000 izan beharrean 50.000 Euskal Egutegi saldu izan balira, Euskalerrian, ez dut esango noski Urtarrilaren aurrenean KAS alternatiba eskuetan izango genukeenik, baina seguru aski Abusturen aurrenean mamu asko pikutara bidaliak izango genituzke, roilo politiko asko artxibotan gorderik eta beren kultura gosea asetzeko eper muina aski dutenak behin betirako zaborretara boteak. 365 atomotxok indar haundia bait dute.

        Horregatik herriak bere iturrietatik edateko duen egarria egunetik egunera ase dezan urtez urte saiatzeko asmoa dugunok, honek dakarren lana oso serio hartu dugu. Ez ezazu uste izan aurrena topo egiten dugunaz betetzen ditugula orritxoak. Bakoitza bere lekuan egonez gero bere garrantzia badu: folklorea, belar bakoitzaren izena, eta berezitasuna, mendez mende gure lurrean bizi izan diren eta galtzear ditugun abereak, izaten hasi den egun honetan ospatzen den halako herriko ohitura, gure aitonamonek ikasi baina guri inork irakasi ez dizkigun kontu zaharrak; gizon bakarti diren olerkarien olerki bihurtutako pentsamentuak, hitz bihurtu diren beren nahiak, alegia. Kantak, bertsoak... Historia.

        Badakigu izurdeak ur gazizko pizinan bizirik iraun dezakeela, baina nork esan lezake halere ez dela itsasoaren behar izurde izaten jarrai dezan?

        Horrelaxe ur gezazko pizinan murgildurik gaudenok, itsaso guztiak bakoitza bere lekuan izaten ez diren artean, bizirik jarrai dezagun, gure ur geza honek egunero behar duen gatz mordoxka da Euskal Egutegia. Horixe.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.