L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-9 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

J.M.L.

 

                IDATZ-MINTZ

        IDATZ-MINTZ 9. lumeroa karrikan. LABAYRU ikastetxeak argitara du. Aipatu ikastetxea Bizkaiko Apezpikutxak kudeatzen du, bere argitalpenak Bizkaiko Aurrezki Kutxak diruz laguntzen dituelarik. Kazetak, berriz, autonomia poxi bat badauka asmoz literaturan aritu eta jendea engaiatu nahi duela.

        Kostumaturik gauzkatenez arrunt presentazione pollita, hasmentatik Maia Agirianok jarri bidetatik, bizkaieraz osorik abantzu, zenbaki honetako pondurik deigarrienak Eusebio Erkigaren kritika baliosak dituzkegu (hemendik bihoazkio gure adiosalak lekeitiar bihoztun honi), hortaz lekorat Arejitaren erromantze sailaren segidea eta I. Ugartebururen kontakizun poliziakoa. Artoskiago arituko bagara ere kazeta honetaz, zalettoendako gogoangarria dateke aipatzea aurrekoan, 8.ean hortaz, beste kontakizun poliziakoa ere badela, Julen Arriolabengoa aramaioarrak egina, prezeskiago.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.