L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-9 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Txema Larrea

 

                                "...Ya no soy

                                de aquí, apenas me siento una memoria

                                de paso. Mi confianza se apoya en el profundo desprecio

                                por este mundo desgraciado. Le daré

                                la vida para que nada siga como está".

                                         (Francisco Urondo, "Solicitada" poeman,

                                         "Todos los poemas. 1.950/1.970".

                                         Buenos Aires. Ed. La Flor 1972)

 

Hor gaindo hedatu da psesuner baten izena, "Ni ez naiz hemengoa" liburuaren egile. Joseba Sarrionandia iurretarra itzal haundiko gizona bilakatu dugu. Bere bozak, guk errepikatzen, beste ñabardurak hartzen ditu, eta menturaz —kritikarik ezpaitu— dioenaz profitatzen gara gurea aldarrikatzekoz. Artikuluxka huntan, liburuak plazaratzen duen ideia pare batez arizanen gara.

 

        IDAZTEA

        Ileak lazten zaizkit "Literatura eta militantzia" edo antzerakoak izkiriatzean, horixe da ordea, lehen kezkaburua. Odola, borroka eta hilerrien bakeari lotua agertzen baitzait. Idazle iraultzaileek, diote, bere erara, lumaren bidez, borroka bulkatu behar dute. Aise dute: euskaraz idazten, batuan noski, abertzale izanik, eta ahal dela elkargo ezagun batekoak. Ene idurikoz ez dateke horrela, pondu baten batikpat, artea ezpaita konpromezu politikoaren ordezkari, hitzak beharrik! — ezpaitira balak eta idazle baten lana idaztea den ber iraultzaile batena iraultzan saiatzea izanen da. Idazle iraulzaileek idazten egiten badute bere iraultza, toreru iraultzaileen lana ("Txikito de la revuelta", Zornotzakoa, kasu batez), toreatzen zertuko da eta iturginena euskal tuberia iraultzaileak egiten, seguraski. Asuntua bestelakoa da, apika. Idazlea ez da ilargiztatu bat, Abandotik Eskiularako xendratan predikuz, edo korrika, dabilena. Bere lana apalago ese bada. Arteak inguratzen gaituena nabarmen eta agiriagotu behar baitu. Ez du xedez gure ainigmak ebaztea eta soluziobideratzea. Idazle batbederak du bere helburu. Maravall, Orixeren antzora, Jainkoaren xerka ari zitzaigun; esfortzu haundiz, barne-minez eta bere buruari atertugabeko galdekizunez, erdiesten du —batzutan— nahi duena. "Kristaua izatea-besterik ezpaita ene gogoa" erantzun zuen behin Maravallek bere poema baten berri galdetu ziotelarik.

        Elestatu nahi dugun liburuan artikulu llabur heriek egunkari suertatzen diren, eta zaizkion, isilpeko minez, ustekabeko traba eta zapalkertez, funtziolarien harretasunaz... egiten digute solas; jakinik, halere, kate eta kalte horiek, gure hitzek bezala, ezin dutela asturuen bidea itzul eta aldaerazi.

        Mintzairak, hitzek badute, aitzitik, zerbaiska. Gizaki zenbaitetan —zokoratuak, presoak, eroak, betirako eritasunean murgilduak— lengoaia den gelditzen zaien bakarra. F. Bacon-ek zabaltzenago du ideia hau poesiaz mintzatzean, honen iduriko, "giza-izpirituari atsedena eman baitiezaioke, Naturak ukartzen dituen zeratan".

        Zernahi gisan lengoaia ere nekatzen da eta idortuz doa, eguneroko automatismoek leher-egiten baitute. Zail da, hortakotz, gauzarik singleena kondatzea. Hizkuntza modu igetsi horiez askatzean sortzen da ditxolaria, pertsularia eta idazlea baita. Sarrionandiaren liburu huntako istorioak ezagun dituztegu gehien (zerbait berri asma daitekea?), moduak dira berri eta horixe dugu laket.

 

        ETA LABYRINTHOA

        Liburuaren lehen izena, gero egileak aldaerazi bazuen ere, "Labyrinthoko egunkaria" zen. Aipua, betidanik erabilia. Mundua da labyrinthoa, ez dago jalgibirerik, ezta liburuarik ere. Gurean, Arestik erabili zuen, J. A. Valente olerkariak ere modu ezin-hobe baten dakarrenez: "Procede solo de la noche la noche / como de la duración lo interminable / como de la palabra el laberinto / que en ella encuentra su entrada y su salida".

        Labyrinthoa aspaldixe dugu Joseba baitan. Oraingoan, horren lan gaitza egin ondoren gauza urri hori, pasadizoen egunkari-liburua argitara duelarik, zilegi bekigu Labyrinthoaz zuen iduripena plazaratzea. Malcolm Lowry aztergai hauxe erraten zuen: "Bada, Malcolm Lowryk bizimodutzat hartzen zuen literatura, baina, jakinik ez bizitzan bertan ez literaturako bizitzan ez duela salbaziorik kausituko. Eta orduan, literatura herbesteratzearen antzerakoa, hots, atzerrirabide amaigabe bat, labyrintho gisakoa, labyrinthoa non sartzen diren gerlariak, poetak eta beste abenturagileak, amaierarik ez edota amaieran isiltasuna heriotza eta erotasuna kausitzeko. Labyrintho honetan irteerarik ez, bizimodu merkatarira itzultzea salbu, eta irteera hau are eta urriagoa. Hau da, bada, Malcolm Lowryren mundua, edo Labyrinthoa eta —poema batetan dioenez— gartzela, zeinetan gauza ederrenei ere funtsezko gabezia eta suntsidura bati darie".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.