P.L.
NEIL YOUNG.
Old ways.
Geffen-CBS.
"Hippie-i kexatzea gustatzen zitzaien eta azkenean deus ere lortu ez bazuten bere erruagatik izan zen. Haiek eduki zuten aukera ez da berriz suertatuko. Egungo Amerika ez dago hila, ordea, gazteak errealistagoak dira. Hobe da horrela". "Adin honetan ezin dut rock and roll-arekin jarraitu, rock and roll-ak akitu eta gastatu egiten zaitu. Country-ak zure burua zaintzea permititzen dizu eta zoriontsu zahartu ahal zara". Horrela mintzatzen da Canada-ko indiorik malditoena. Neil Young-ek berrogei urte bete ditu, gizajoak. Diska hau grabatzeko musiko famatuez inguratu da eta atera zaionak country-aren ukitu klasikoa dauka. Bere defentsan esan behar da textuak betiko erakartasuna daukatela eta oso ongi idatziak daudela. Konponketak ere ohizkoak baino aberatsagoak dira. Hala ere, "Old ways" honek Young-en forofoen buruak nahasiko ditu. Zer ailegatu ote zaio?. Sosegua ala menopausia?
|