L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-11 (1986-urtarrila) —<pami1100>




 

 

Pello Lizarralde

 

Amorante zerrenda bat ez da biografia bat, pentsatu zuen Louise Brooks-ek. Eta bere autobiografia erre zuenean bere kronikaren morbo guztia suntsitu zuen. Berak inork baino hazaina gehiago konta zezakeen, egin zuena ez bait du inork errepikatu Hollywood-eko oihanean. "Nouvelle Vague"-koek omendu zutenean, Louise Brooks denda bateko saltzailea zen New York-eko denda batean. Orduan, kritiko aurreratuenek, artikuloak eskatu zizkioten. Orain dela hilabete batzuk argitara eman den liburuan (1) garai hartako zenbait artikulo biltzen da. Eta lerro horietan oso gutxi mintzatzen da bere buruaz, nahiago izan zuen mito zahar batzuen erretratu pertsonala egitea. Obraren interesa ez datza datuetan. Louise Brooks-ek bere ikuspegia erakusten du, eta, bide batez, oso ongi obserbatzen eta idazten duela azaltzen digu. Horregatik eta artikulo guztien zehar nabari den dotoreziagarik eskribu hauek azken urteetan argitararutako klasiko guztien biografiak eta gogoetak gainditzen dituzte. Louise Brook-ek ere Hollywood-eko banpiroaren bixita izan zuen, baina Kansas-eko neska honi ez zion odolik xurgatu.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.