Hitz neurtuak
Maripi Solbes
Pena kentzeko
zu
negarra eragiteko
zu
utopiaz
biok
negarretan
bakarrik
Horrenbeste samina
maite zaitudalako
zergatik ez zara neregana etortzen.
Muxu txiki bat eman egidazu
eta orduan
nere irriparra
nere parra
nere bizia
zuretzat.
Nahi diat
hiri muxu bat eman
iztarren barrenean
buru barrenean
hire azkeneko hitz barrenean.
Nahi diat
osorik
zalantzarik gabe
buru haundi edo buru txiki
duzun arpegian
muxu bat.
Athais gaur Kontxara inguratu da
eta han hilkutxa bat aurkitu
eta ezin izandu du haria bilatu
negarrez hasi da
eta gero zirkulazioko ertzaina bati galdetu dio
nor ote zen hilkutxan zegoena
harek katu bat
zapatilak gorriak zituena zela esan dio.
Athais'ek bere garizuma urratsak hartu ditu
eta ez du mendirako hildoa hartu
berak aspaldian zekien iratziak primabera aldera uzten dituen
ale horizkak, ez dutela biderik sortzen
nahiago zuen Destam'en esamesak kontutan eduki
hauek bide basati bat marrazten zutela
loreak bai, baina lortutako bide igeltseratuan
eta horretarako gauez bideratu behar zituen bere urratsak.
Itsasoak ere galde egin zuen Athais'ek
norbidean har zezakeen bakea ala
urrutirago oraindik saiatu behar zituen bere saioak
handik akaso arrain batek ekar zezaiokeenean
erantzunik mardulago.
Baina Athais bitra begira zegoen
eta oraindik ilundu ez dan orduan
arbol ondarrak kerizpe okertatu batzu erakusten zioten
koloreak aldatzen dituen orduak zein ezbeharrizana den.
|