Iparraldeko poesigintza
Azken euskalduneri
Manex Pagola
Ibar luzeko baserri zaharrerat
Joanak ginen
Euskara
Euskara bakarrik entzuteko
Harat orduko leher egina zen
Leher egina dena!
Telebixta
z
a
o
r
r
o
sukaldean.
Aitatxi bera horren aho zilorat bildua,
Atseginez konkortua,
Lastozko kadiran ixtapeka:
"Sensationel da 14 juillet aurtengoa!"
Hilortu denez mundua?
Hala dirudi baserri hortakoak.
Hilorteak erremediorik ez
Berehalakoan!
Noiz ba orduan?
Negu honek noizko udaberria?
Ala erroek berek galdua dute bizia?
Erran zautaten behin,
Baina ez idatzi!
(Hatzik ez nahiz utzi?)
Harritu nintzen:
Suzko opil borobil,
AZKEN EUSKALDUNAK ginela gu!
Azkenak, azkenak,
Eztenak,
Lehenak, azkenak!
Nor ziren holako igarleak?
Noren ganik zituzten holako eleak?
Paratu naiz barre min itsusi batean
Historiaren haize apalari...
Larreak, etxeak, dorreak,
harresi zahar eta gazteluak
Arrak eta emeak
denak,
zorro haundiz ernalduak
Eta,
eta,
Altxatu ditudan izenak
Ez baitira hor denak:
Caesar Augustus eta Karlomagno
Napoleon Hitler eta Franco...
Eta hoien ume frango
(Bai eta gutarteko)
Mutu bainaiz aipatzeko...
Aizkorak altxatzen zituzten kalitzak bezala
Ostiak emaiten ostikoen neurrirat.
Biluzten deusik eskatzen etzuena
Eta lehertzen galdeka ari zena.
Goi manuz ezina
"Zeru"tiarki aise egina.
Eta Euskara, Euskara
Euskoen hats-kantu lehena
Heuien txixtu La danbolina...
Oral jo duk azkena,
Lehertzen ari haiz dena!
Al nene mina
Bertzeen atsegina...
1981/12/6, Urketan. ("Maiatz" 1.)
|