Norberahilketa
Joxemartin Apalategi
Pertsona baten berri aztertzerakoan honako puntuok oso kontutan edukitzea nahitaezkotzat ematen ditut:
1. Edozein delarik ere ikertzaileak aztertzen duen pertsona, berarengana ahalik eta gehien eta modu guztietara hurbiltzen saiatuko da, begirune haundienarekin.
2. Ikertzailearentzat ez dago pertsona mota hobeagorik beste batzu baino. Edozein pertsonak asko merezi du ikertzailearen ezagupenerako.
3. Ikertzailea beti ohartu behar da berak aztertzen dituen pertsonekin zerikusi nagusia daukala, hau da, ikertzailea bera ere beste pertsona bat dela. Honegatik beste pertsonak hobeto ezagutu ahal izango ditu, eta ezagupenagatik sekulan ez ditu bereiztuko onak eta txarrak sailetan sartuz.
4. Gaur, pertsonarte zientzietako edozein ikertzaileak bere ahalegin guztiak jarri behar ditu pertsonartearen barne barneraino iristen. Horretarako, ohizko ikerkuntzazko bideak aparte bide berriak antzematen eta taxutzen gogoz eta etengabe aritu behar dute. Hori bai, ordea, beren ikerkuntzako lanagatik pertsona aztertuetariko bati inolako kalterik hel ez dakion pertsona hauen defendatzaile bilakatu behar dira.
5. Halere, ikerkuntzazko ezagupenek pertsonak eta pertsonarteak beti ikutuko dituzte. Bestela, ezin da izan pertsonon ezagupena. Puntu hau aurrekoarekin kontrajarri gabe erabili behar dute ikertzaileek eta pertsonarteak orohar.
6. Pertsonaz zientzien aurrerapenek ezagupen berriak ezagupen zaharrekin bategiten jakin behar dute, bestela garaian garaikoak emandako haundiustearen argitasunak aurreko argitasunez jabetzeko gai ez garela utziko gaitu, hots hurbil hurbileko argiaz itsututa.
NORBEREHILKETA
Ni ederki gogoratzen naiz nola gure jaioterrian bakarren batek bere burua hiltzen zuenean zenbat madarikapen eta marmario sortzen zen herritarrongandik hildakoaren gain eta bere familiakoen gain baita ere. Ekintza hori astuna, lotsagarria, bekatua eta ixilpekoa zen. Eta, horrexegatik, besteak beste, norberak ezagutu ez zituen aurreko norberahilketen berriei buruz misteriozko hitz gutxi, jestu arraroak eta aipamenerako debeku izugarria jasotzen zituen bere familiakoengandik bezala herritar guztiengandik. Mundu gogorra zen norberahilketaren hori!
Gaur, antropologo bezala, mundu hori ere hurbil hurbiletik ezagutu nahi dut. Ezagutuz gero, gainera, ezagutzera eman. Pertsonok gure ezagutzeko ahalmenagatik zuzen zuzen begiratu behar diogu pertsonarteari eta pertsona bakoitzari, norbera hoien artean sartzen delarik. Orduan, eta orduan bakarrik, gure jokabidea izan liteke bidezkoa eta behar litzatekeen modukoa!
ETNOGRAFIA BAT
Hemen ondorengo orrietan bertan bost urtez bizi izandu nintzen herri batetako, Ondarruko, norberehilketa baten gain etnografia lantxo bat aurkezten dut.
Lehen aldiz da honelako etnografia bat egiten saiatu naizela. Oraingoz ez dut egingo berari buruzko etnologia edo antropologiarik. Ezta ere ez dut egingo beste ikerlariek horretaz aztertutakoaren aipamenik. Bidea luzea da, eta esperientzia ari zait erakusten antropologia egiteko, etnografia asko lehen lehenik egin behar dela. Beste modu batetara esateko, pertsona bati buruz hitzegiteko, pertsona hura lehen lehenik asko tratatu behar da, bestela guk hargatik dioguna izan litekenaren mailakoa gehienez ere izan liteke.
Beraz, gaurkoan, eta aldizkari honetako arduradunei esker, norberehilketa gaia etnografikoki lehen aldiz lantzen hasi naizelarik, horixe besterik ez dut agertu hemen.
NORBERAHILKETA: «KAIO»
1984.04.30.1
BERRIEMAILEAK:
BASTERRETXEA, Marikarmen
Ondarrutarra.
20 bat urte ingurukoa.
Zorroaga Fakultatean 2. ikasturtekoa, eta antropologian nire ikasle.
Aste erdian, Donostian bizi da, eta bukaeran Ondarrun sarritan.
IBARLOZA, Iolanda
Ondarrutarra.
20 bat urte ingurukoa.
Zorroagako Fakultatean 2. ikasturtean, eta antropoiogian nire ikasle.
Aste erdian Donostian, eta bukaeran Ondarrun.
1. Elkarrizketa biekin
1984.05.22.2.10.45 / 11.20
Atzo hauekin batera Bidebieta-La Paz institutora joan nintzen, C.O.U.ko ikasleei gure Fakultatean euskaraz ematen ditugun ikaskaien berri emateko.
Bidean, biek aipatu zidaten Kaiok orain gutxi bere burua Arta puntatik behera itsasora bota zuela. Gaur nire bulegoan berriz elkartzekotan gelditu ginen, hirurok, eta gai hortaz mintzatzeko:
Bere izena? nik.
Joseba. Gehiago ez dakiu, biek.
Zenbat urtetakoa? nik.
32-33 biek.
Lana non egiten zuen? nik.
«Casa del Mar»en Iolandak Ofizinan.
Eta zer gehiago dakizue berataz? nik.
Popularra zan, Iolandak.
Seme bakarra Marikarmenek Bere gurasoak nausiak ziin. Izeko-izebaz gelditu zan, bere gurasoak hiltzinin. Beti nahiko bakarrik zebillen kalin, paseatzen da. Euskadiko Ezkerrekoa zan. Ez zanela ba jendi artin sartzen. Kaio, bere aitaren ezizena zan.
Non bizi zen? nik.
Zaldupeko bidin Marikarmenek Zubibarri pasata, Motrikuruntz, eskumata dauden etxe haietako batetan bizi zan.
Popularra zan Iolandak.
Bai, bañe beti bakarrik ibiltzen zan Marikarmenek.
Bai! Iolandak. Danak ezagutzen zuten. Haundixe zan fisikoki.
Danak ezagutzen zuten bai, bañe herri maillan sartu ez zanelako. Ondo jantzitte, ondo orraztute, beti, irribartxoz mintzatzen da Marikarmen. Bitartean, Iolandak serio begiratzen dio. Nik hark esandakoa idazten. Oango gaztek bezala ez zan: praka bakeruk, orain paperean idatzitakoa ulertu ezin
dudana, ez neskekin, ez mutillekin ibiltzen zan.
Mutil maju Iolandak zan. Ona zala nahi dot esan.
Jendik onartzebala! Hori, bai! Marikarmenek.
Andra guztikin atento, altanto egoten zan Iolandak. Eskoba ekartzeko eta daneako.
Bai! Gehiago? nik.
Gurasoak zaharrak zila euki zaten Kaio Marikarmenek. Lehenau, osaba-izekun umin bat euki ohi zuten.
Ez dait Iolandak lengusin edo ziren.
Maitena ta familixi handixe zan Marikarmenek.
Dakat entzunda Kaioren amaitak Maitena zeukatela hartute, eta geoau jaio zala Kaio Iolandak.
Heriotzaz mintzatuko gara, orain nik.
Astelehenan joanela Bilboa, goizin Marikarmen.
Noiz, ordea? nik.
Ba biek pentsatu dute piska batean joan zen hillin, 30an Marikarmenek Bazkaltzea etorri zala etxi. Artan, Tronkin, gurutze dan tokin bere burua bota zuela atxetaa. Marea behera zuela.
Nortzuek ikusi zuten? nik.
Tingloin, han e, morru aldin bada ba plataforma bat Iolandak.
A, bai! irribartsu Marikarmen eta biok.
Ba, Tingloin sare josten zaudenak ikusi zutela nola atxeta erori zan.
Anbulatoixoa eaman da han beti bezala makinik eta behar diren tresnik ez, eta Bilbora eaman zutela. Bidin hil da geatu zala, Kruzesen hilda sartu zutela. Autosiaik eitteik ez maiatzin batan, da ezin ekarri etxii hildakoa Marikarmenek. Hola ibili ziñela entzun nun.
Eta bere burua bota zuen eunean bertako beste berririk badakizue? nik.
Medikuarengana joan zala Iolandak. Autobusiin, Saren andriaz etorri zala Bilbotik.
Bai, e, ikastola Zubi Zaharreko Sare da hori? nik.
Bai, irripartsu, Iolandak. Eta nola Saren andrik esan zuen ez zuela hitzegiten autobusiin. Beti hiztun izan arren. Da pentsatu zuela, ba, zerbait izango zuela, baina pentsature bere burua Artatik bera gero. botako zabela.
Bai! nik.
Abrahan jun zala, beran laune edo, zain zala Iolandak.
Aristondo Marikarmenek.
Gure laun-batek, Iñigok, Mundakaku, esan zigun Bermeon ibiltzen zala Kaio. Bera joaten zala eta bera ostea etorri Iolandak.
Hau da, Bermeoko psikiatrikora nahi duzu esan nik.
Bai, bai! Iolandak. Hantxe denbora bat egin da etorri zala.
Bai! nik.
Mundu guztiak Iolandak ba ekien txarto ebillela. Justu medikutik etorrita Artatik behera bere burua bota zun.
Ia! nik.
Kontzejal ere Euskadiko Ezkerretik presentatu zan Iolandak.
Hementxu bukatu dugu gaurko berri jasotzea. Datorrengo egunen batetan berriro elkartzekotan gelditu gara, gai honetaz bitartean Ondarrun da beste inon entzundako berriak elkarri kontatzeko.
DONOSTIAN 7
1984:05.31.4.19,15
SB38, 4., 2
LIBURUTEGIAN
2. Elkarrizketa
1984.05.31.4.12.50/13
Nire bulegoan, Zorroaga Fakultatean.
Ohi bezala, Iolandak berriak emanala, nik paperean berrien hezurdura idazten joan naiz. Idazkailuz egin dut.
Bai; zer gehiago jakin duzu? nik Iolandari. Biok irribartsu. Biok eseri gara. Marikarmen atzo etorri zitzaidan gorabehera honekin esatera ez zuela berri gehiagorik, oraingoz. Gaurkoan, Iolanda lasaiago eta konfiantzadunago azaltzen zait.
Ba, lehengo batean, nere lagun batek, ondarrutarra berau be, esaundei buruz ari giñela-bai, nik aurten ikasturtean, 1983-84, 2. ikasturteko ikasleei antropologiako ikaskairako bi lan esanduei eta ahozko herri produkzioei buruz eskatu dizkiet. Hauetaz mintzatzen zitzaidan orain Iolanda, ba Kaiorena, ez zala kasualidade Arta junda bere burua botatzea, zeatik Ondarrun badela esaunda bat dioena «zeure burua botatzea batzuz, Artatik bota». Eta ni ordun kontuatu nintzen ba egie zanela, zeatik Ondarrun inork ez du bota bere bururik Harrigorritik. irribar harridurazkoarekin mintzatzen zait.
Nola du izena ondarrutar lagunak?
Jasone Solabarrieta. Ezagutzen dezu zuk.
Bai! Non bizi da Donostian?
Ba kali eztuz gogoratzen, eta ez nu esatea txarto esatekotan.
Ez, eztu merezi, isilik gelditzea hobe: Amara Berrin?
Amaran.
Berrin?
Ba eztakit bereizten.
Zaharra da topo gelditoki ingurua. Eta hemen azpikoa, Berria.
Ba, Berria.
Zenbat urte dauzka?
19 urte.
Zer ikasten du?
Informatika, 1.an.
Bai, eta berri gehiago Kaioaz?
Gaztetan nabegatzen ibili zala. Alkoholiko izan zala. Buruko zeotzer eman zionean alkohola laga zuela, herrixe etorri zala eta lan berria aurkitu zuela ere.
Bai!
A, eta, irripartsu bertan eunin medikuana joan eta geo etxea etorri zanin, beran koartun gauza guztik ondo laga zituela. Hark bazekiela ze eittea zihun.
Bai!.
Eta inoiz lehenau re intentatu zabela beren buru suizidati.
Bai!
Orain beste izeko batekin bizi zala. Lehengoan esan genizun izeko bateaz bizi zala Zaldupe bidin. Ba, han ez omen zala bizi oain, beste toki batetan beste izeko batekin. Bai, e, neri arraru iruditzen zitzaidan han bizitzi nahibeste sendi, umi dagolako han bertan. Hau da, hor, lehengoa, familixi haundixe bizi zin eta.
Bai!
Ba, hauxe da dana.
Ederki. Besterik gehiago entzundakoan etor niri esatera.
Bai. Oan jundako aste bukaeran ez naiz izan Ondarrun.
Bai! Etsaminak ezta?
Bai.
Eta hementxe bukatu dugu gure elkarrizketa.
DONOSTIAN 7
1984.05.31.4. 19,40
SB 38, 4, 2
LIBURUTEGIAN
|