L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-2 / Pereza (1986-abuztua) —Hurrengo artikulua




 

 

Lortuko ote pereza pratikatzeko proportzioa?

 

Koldo Etxabe

 

        Gure irakurlego fidelaren desioak bete eta bere jakinduria areagotu, edo gutxienik pairatzen duen hizki-grina apurtxo bat mantsotzeko asmoz, alfertasunari buruz II. Porrot monografikoa argitaratzea erabaki genuen une fatidiko berberan pentsatu nuen pentsatu ez ote zen kontradizio nabarmen-xamarra gai horretaz lanean hastea; zenbait idazle ospetsuri bere luma betearazi eta luma-sabelean lehortu baino lehen tinta-ixuriak aguro margoturiko lerroak ia-ia bere kasa eta esportzu handirik gabe linotipiaren tekla zaharretaraino hegaztatuko zirenaren ametsa egitea. Orduan pentsatu besterik ez banuen egin, dagoeneko pratikan jasan dut eta arras konbentziturik nago oso nekosoa dela jendea lanean jarreraztea, gai honen inguruan bederen («ja, ja, ez diat ezer egin oraindik, baina agian... gaia txit polita duk»).

        Errebista bedeinkatu honen sarrera, hitzaurrea edo finikitoa izkiriatzeko parada ailegatzen zaigun une preziosoan ez dakit zer esanen dugun, baina oraintxe bertan botako nituzke galantak behintzat; izan ere koskabiletaraino, ez, ez, koskabiletaraino nago.

        Beranduxeagi jabetu naiz Oblomov, Tucamaineko pintorea, Ignatius eta orri hauetan agertuko zaizkigun pertsonai miresgarriek ez luketela sekula santan hainbesterainoko lataka emanen telefonotik zintzilikaturik (ez gogo faltagatik, baina ez dizkizuet izenak botako), ez liratekeela inolaz ere ni bezala arriskatuko mailu, kargante, ele, takela, pelma eta abarreko adjetiboez bere izen ona zipriztintzea.

        Dena delarik sufrimendu hau noizpait ere finituko denaren ametsak inguratu eta harrapatzen nau sarriasko, eta iadanik sinetsi ere egin dut laisterrean izanen dudala Tucamaineko eukalipto erraldoietara igotzeko proportzioa, eta handik aurrera, hor konpon marianton!

        X. Olarrak bere aitonaren paper zaharren artean aurkitutakoarekin erabat akort nator, eta nolabait esatearren ideia horien pratikatzaile amorratu bihurtuko naizenaren esperantzak mantentzen nau bizirik, hots, «ez dela trabaillatu behar, alferqveria dela geroaren ithurburu eta ethorqvicuna».

        Urrengo egunetan egin beharreko dei eta abarrekoak erabat planifikaturik daudenez, nahiz eta dagoeneko inertzia soila nahiko suertatu behar horretarako, nere karpeta potxolaren paperetan beste begidaratxo bat pausatu dut errezeloz eta zita batzuk aukeratu, beste orrialderen bat betetzeko; izan ere, Erredakzio Kontseiluaren Batzorde Permanenteko Zuzendari eta Idazkariak aspaldi erabaki genuen, errebistaren zenbait orri hutsik, zuri-garbiz plazaratzea arras topikoa suertatzetik at, Porrotalari amorratu eta hondratuekin zezio eta iskanbiletan liskartzeko bidea besterik ez litzaigukela bihurtuko, eta oraintxe bertan pakezale sutsuak izan gu; baina hori bai, probokaziorik ez porsiakaso. Hor doazkizue beraz, aipatu zitak osatzen dituzten hitzen hizki beltzak:

 

«Hasieran aisiak denbora libre eta premiarik gabeko baten ideia sortarazten badu ere, lan ondorengo geldiune eta atsedenaldiarena, beste aktibitate berrien medioz lortzen du bakarrik giza balioa, gizakiari bere garapen-gailurra proportzionatzeko gai diren aktibitateen bidez. Aisiaz erreflexionatzeak kristau antropologi osora garamatza beraz, eta honek fedearen funtzioan gizakiaren humanizaziorako baldintzak finkatzen ditu bere aktibitate-jardunaren arlo zabalean; nahiz eta paradoxiko suertatu, lehenengo aisia legez kontsidera daiteke lana bera ere, atsedena bezain premiazko jarduna, giza-existentziaren mugarako».

E. Rideau — «Teologia del ocio» —

«Masses Auvrieres» errebistaren 191. zenbakian, 1982

 

«Parketik paseatzen den asteme umebete bat dago, eta ikusten nauen bezain laister, lauoinka hasi edo buelta eman ohi du mesfidati, bere apetaren arauera. Ez du inoiz lanik egin. Zorionekoa bera».

(Drieu La Rochelle)

 

«Abentura oro debekatzen duen gizarte batetan, lana da askorentzat abentura bakarra. Ideologiaren, familiaren estruktura babestaileen, erlijioaren eta politikaren hausturak, jende askok zerbait egiten duenaren inpresioa jasotzeko leku kolektibo bakanenetako batetan bihurtuko du lantokia gero eta gehiago. Gutxik esan ohi du horrela, baina afektu eza kitatu ohi du lanarekiko afanak proportzio handi batetan».

(J. Barrot)

 

«En el dulce y viejo país del que vengo

nadie trabaja nunca, nunca se hace nada

pasamos de todo, pasamos de todo

casarse por dinero es un trabajo absorbente

y yo no necesito agravantes

soy un perezoso

pasamos de todo, pasamos de todo, pasamos de todo, pasamos de todo

pónlo en el alambre, baby,

estar colgado, estar colgado, pónlo en el alambre, baby

estar colgado

No tenemos nada para comer

no tenemos sitio donde trabajar

nada para beber

acabamos de perder nuestras camisas

estoy en las últimas, pero no nos vendemos

decimos: vaya infierno, vaya infierno

estamos colgados, estamos colgados, estamos colgados, estamos colgados»

The Rolling Stones, Hang Fire (Estar colgado)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.