L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<pott0100>— Pott bandaren berriemailea (1978-martxoa) —<pott0102>




 

 

Pott bandako lau eguzkitan

 

        Bi hitzetan adieraziko dizuegu zertan den geure konplotta. Editoriale bat egiteko bildu gara Bilbaon POTT bandakook. Legioan bezala ez diogu elkarri eskatu curriculum vitaerik, afalondotako patxadaz hasi gara ekinean. Ukatu egin digute, oraingoz, derrigorrezko zenbaki editorialea; baina burokraziaren mirakuluak ez gaituzte alderatuko. Bihen bitartean, hau bezalako panfloen bitartez jakinen duzue gutaz. Hitz bat oraindik: editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott.

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.