L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Galipott'kritiken—

 

Beaubourg: bai ala ez

 

Manu Ertzila

 

        Duela bi hiru urtetatik ona Pasisera urreratzen denak ia derriorrezkoa du Centre Pompidou edo Beaubourg.era (kokatuta dagoen toki izenagatik) bisita egin, gutxienez ere han izan dela esateko. Hango handitasun eta mugimenduaz izututa gelditzea errez delako ondo letorke hartaz ari izan direnen iritziak ezagutzea. Ostean, behin distantziak hartuta, bakoitzak bere inpresioa atera dezala. Bi ikuspundu ikuituko ditugu, bata Damian Bayón kritikoarena, bestea Jean Baudrillard.ena.

        Bayón.entzat dudarik gabe guztiz inportantea izatera bilakatuko da kulturaren istorian, hemengo kultur ikuspegia orain arte egin diren artetik arras desberdina bait da. Beste ezer baino lehen arte museoa ba da, liburutegia ere badela dio. Kanpokaldeko egiturari jaramon handirik egiten ez diola, barreneko salatan konturatzen da; aldian aldian egiten diren agerketa berezitarako lekua (agerketa hauek ez dira soilki arteari buruzkoak, gai orokorrak erakusten dira) Lurpean musikarekiko esperientzigintza zentroa arkitzen da. Eta oraindik zerau gehitu behar: zinemateka, antzerki, berbalditarako salak t. abar.

        Barrukaldean horrela ba da, kanpokaldea ez da makalagoa diosku Bayón.ek. Fakir, juglar, mimulari, su botatzaile, musiko, zera dela esan leike, ekialdeko ziutate baten ataria. Bere iritzia biribiltzeko dio: "todo lo que sigue asombrando tanto a la sofisticada multitud como a los boquiabiertos patanes de ayer".

        Beraz ikus daitekeenez iritzi nahiko positiboa.

        Baudrillard, ostera, ez da iritzi berdinekoa. Agian bai lehen inpresioan, bainan haren azpia aztertuala ikusiko dugu nora doan. Ezer baino orduko azal dezagun kanpokalde eta barreneko itxura, zeren hortxe bait dago pundu garrantxizko bat. Ikusteaz batera, estrainatuta gelditzen eta geratzen gara ezohitua delako. Dena da burnizko tobera, sare, errefrijerazio aire, tornillo, habe, transparentzia. Jendetza eskilara mekanikoan jasotzen da pisurik pisu. Eskilara plastico gisako tobera barnean dago transparentea delarik, Paris guztia ikus daiteke. Barrena zabala dela pentsa arren tokirik gabe gelditzen da, edozein museotan lantxe. Aurrekaldean plaza zabala, non batzen (hemen ere barreneko joko bera) ikuslegoa kurriloka eta han erdian espektakulu emaileak. Txapela pasatzeko orduan jaunhartzen dute.

        Prantzesaren ustetan gaur egun produzio eta kontsumoaren kulturan murgilduta gaude, olio, kutsadura, hots, kee, informabide, karburoaren kultura dela gure gaurkoa. Eta paralelismoa egiten du museoaren kanpokaldeakin, honek bai erantzuten diola eguneko kulturari esanez. Beste kultura, letra nagusiz idazten izan dena, hila dagoela baieztatzen, eta paralelismoaz jarraituz, museo barrenean gordetzen dena dela esaten. Hemendik museo kanpokaldea eta barrena ezkongaitzak direla argiro ageri da.

        Museo honekin gura izan da kultura erdihilari suero berpiztzailea sartu. Hontarako kultura herrikoi bihurtu behar zen (demokrazi garaian zer gutxio). Bainan ahaleginau ez da bere onera heldu. Kultura txertoak ez dute erresultatu onik ematen, kultural operazioa luzarokoa da, zabaleran egin behar dena, inori ok eragin barik. Pausatzeko astirik ez da eman, gainera hortarako kondiziorik ote dagoen ikusi behar. Beaubourg.eko operazioa, kulturalizatze operazioa, ondo montatuta dago besteren artean lagungarri hauek badituelako: Kokatzen den tokia (Paris erdian), museoaren kanpokaldeko itxura modernoa (amutzat) elitearen produzioa erakarri, montaje ikaragarriak antolatu eta aurreko plazan "art vivant" edo horrelako zeozeren simulazioa egin.

        Beaubuorg.ek lortu al du bere helburua? Argiro dago ezetz. Emaitza, hau da sortu behar zuen eragina, gura eta espero zenaren erantzia izan da. Lehen eta behin kultura produzitzea berez anti-kulturala delako. Hemen hori egin nahi izan da, plangintza ekonomikoa bailitz, handik honenbeste urtetara fruitua jasotzeko. Plangintza honetako oinharria izan da, artistek produzioa eta ikuslegoaren errezeptibitatea espazio pundu batetan aurrez aurre jarri. Bainan honek ondo urtetzeko ikuslegoaren kriteriorako gaitasuna behar da, bestela alfer da. Hementxe egin du museoak huts. Une batez geure buruetarantz buelta gaitezen, manipulatu / manipulatua izan dialektikatik ez garela ateratzen konturatuko gara. Jendetza museo barruan dena ikuitzera doa, 2001 filmako monolitoaren aurrean bailego, gizakumearen antipoda bailitz. Baudrillard.ek hipermerkatu batekin parekatzen du, non artista produktore eta jendetza kontsumatzaile da.

        Honexegatik jendetza bera, sartu gura zaion kulturaren akatzaile da. Goraipatzeko gauza bakarra zera (behar bada lorpen galanta) istorian lehen aldiz jendetzari dei egin zaiola zerbait (zelanbait guztiok gorrotatzen duguna) desegiteko happening haundi batetan. Eta halabeharrez, triskatza honetara gustoz goaz. Hauxe da benetan iraultzaile dena, nahigabe eta kontrolpetik at dagoelako. Orain arte egin diren behin eta betikoz kultura hiltzeko saio guztiak, zentzuz eginak izan direlako, kultura berpiztu baino ez dute egin. Eta kuriositate lez (gehitzen du Baudrillard.ek) ezin esan guatxistenengandik sortu den asmoa izan dela Beaubourg eraikitzea.

        Bayón.ek esandakoa, dakigun haritik zetorrelako, ez dugu luzatu, nahiko ahortua bait dago. Baudrillard.ena, askoz ere ebokaziozkoagoa zelako, luzeagoa egin dugu, zeren eman egiten du. Baudrillard.ek bere asmo bat bete du behintzat, sedukzioa halegia. Erretolika laburrau Bayón.ek Vuelta 32an argitaratutako artikulu, Baudrillard.en l'effet beaubourg eta bertan egonetik aterea da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.