L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mermelada Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Atzo hil hintzen. Bai. Konturatu eginen hintzateke seguruenik. Gainera bazekiat dena. Beste batean kontatuko didak... Hamaikak eta laurden dituk, Dvorack eta bere doinu xinplea nirekin daudelarik. Ez duk agian ezagutuko tipo hau. Bueno musika berdin zaiok aldemenekoari orain gutti joan duk. Lotan. Ari nintzaian hil hintzen eta nola... ez ziakiat bost axola Hondarrabiako arrantzaleei. Ur berdea, pistua. Badakik. Hamaikak eta hemezortzi minutu. Errauts urrina urrundua hurbila urruntzen hurbiltzen. Agian, bai? Eta segi Dvorack. Nork erranen ligukek. Atzo bertan izan huen. Gogoratzen haiz. Piztu itzali erdi itzalean. Badakik ez nauk ateratzen. Bai. Argitara. Bizi egin behar nolabait. Pausa bat. Bidali diat, ez, armario-eskinara. Bueno lehengoan ere gauza bera jarri eta pentsatzen ez zegoen honen gaizki, txarri. Zer. Bai. Ez. Badakik. Atzo atzo atzotik atsoak otsoak hots urrunak eta hurbilak esna esnatzen nindutean. Ap kasekasekasekase...

        Orain beste bat. Heure burua bai. Nihaurk ere egunen batean. Halako batean erranen zigutek. Tontoa. Tontoa. Ehortz-lekua. Xoxoa zer pentsatzen huen hil egin haiz bueno beste hark jakinen dik. Badakikea? Hamaika aldiz, axolik ez bost eta miloika erranik hik heure buruari ekin sortu hintzenetik zalaparteroa hamaikak eta hogeita sei. Puntuan. Ez dago besterik. Herriko irratia Santinlandia City boy pathers sister's mother santorum. Berriz ere hiri erraiteko zer egin duk ba bueno niri tokatzen zaidak. Toma ya! Beste bat arte. Tipo hau zer nork egin dezan dezaien hori atzo bertan nehork ez zekielarik ustekabean hire depuntu andregai honi lore bat ere gaberik eta haren burua eta zer. Ni naiz hi haiz zu zara txaparroi honi neronek erraiten dizut zer moduz baita ni ere tira hau duk tipoa ce plessant tipoa hiltzaile baten bila eta haurdun nagoela uste dut kriselu berde-beltza Bob Dylan eta armonikaren armonika. Nazkatzen ari orhoituz orain lerro batzuk direla orhaituz behin Miranderekin atera nintzela Parisen barrena hauxe zen prolema guztia Paris-en barrena ala Paris-en barrena eta orduan frustraturik esnatu nintzen bai zuri diotsut jaiki eta bat ere erran gabe EUTEGra zuzendu nintzen. Ordutik ordura orduak zirela garaia garentu gabe philologia ikasi nuen, he adizu, ikasi. Ordudanik ibili nabil eta ezin ditzaket lehen izkiriatzen nituen txorrada apainak berriz ere berritzeko berritatzeko idatz. Hau ergela. Gora Euskakiro astakalkuta dio batek.

        Atzo izan huen. Hil ninduan eta hi enteratu gabe. Bat batean izan huen. Bai eske orain euskarazko klaseak ematen ari ditut eta pentsatu dut oso ondo ikasiko nuela bihar eta abar eta gainera gero ardo pottoko batzuk hartzen dut. Oso polita da. Bai. Lehenago nere baitan izkutatzen nintzenean gogoratzen haiz ezta? Politagoak ziren. Nire osabak xarmantak deitzen zituen eta kantari hasten ene izebaren herriko kantietan. Eta txistua jotzen baina oso gutxitan ikusten dut eta gainera urruti urruti bizi da. Parisen. Mirande gaiztoa dela esan duke. Bai hemen hamar urtetan entzun diot honelako zerbait. Baina ez daki nik dakidana seguruena berak ere jakinen ditu nik ez dakitzadan gauzak baina nik dakidan gauza berak ez daki eta gainera dakien gauza ez dut jakin nahi yakte Degol oso gizon handia baita eta Jaxintox esan duenez ez ditu euskaldunak maite a pesar de los pesares eta hemen gezurretan ari direla dirudi ez dakit zugatik baina ikusi dut Franko Donostian beti han dago eta kotxea berebila oso handia zuen eta aitak amari gona gorria ekarri zeren lehengoan Hendaian atso euskaldun hark goxoki bat eman ondoren agur eme emeki esanez gero vive Degol irakurri ahal izan baituk paretetan eta portugesez ere zerbait esan dute franses batzuek. Ez zaizkit asko gustatzen. Neskak batez ere, hitz egiten ez dakitelakotz. Esaten dute ui eta lala irrifar handiak botez eta gainera aitari musuak emanik. Kale erdian. Nik beti galdetzen didanean eta behar den bezala. Gero aita Jose Luisek ezpainetan bai, baina ez aho barrurantz ez zait egia esan gaizki iruditzen pipa asko jaten dute baina badago fina den bat eta izena gordea dut nire sakeltxoan atzo bete nukeen urteak pasa eta pasa ezer ez didalako eman. Orain oso tonta da baina ametsetan noizbait agertzen zait. Ez agertzeko egiten dudana zera da leihoa hertsi. Berdin da. Orduan irekitzen dut nire anaia tontolokarraxika hasi delako porque eres un paria y le diré a la amá baina lau lau lau hamabi dira gehitzen eta gehitzen ihardunez gero Azpeitian bezala eta hamabi urte orain konplitzeko ditut bueno urtea eta bi hilabete falta zaizkit hamabost konplitzeko. Halare tontoloa da orain Bilbon da ez diot pito kasorik egiten ijeniero nahi duela izan eta niri zer axola ni tontoloa ez naiz alproja bai beti alprojena baina tontoa ez eta julipe ederrak eman dizkidate hari ere gogora naitekeenez aber ba bai! kristorenak. Lehen fuertea zen baina orain ni bera bezaina naiz bai eta kaska azkarra Radio Artajona la mejor emisora de la zona 04. Berrogei alderantziz. Aitzitik uhhhhhhhhhhh. Hamabiak eta lau minutu ditugu. Egun ez da Santimamiña.

        Atzo izan zen esan diot. Gauza bat banikek iri erraiteko. Kontseilua. O konsello do pobo galego burua makurtzen hasi zait. Atze aldera. Ikusi makusi biskarren kursoan hori ziagok. Arroselak garbiak zeudela eta hemen badakin tontoarena egiten beti bezala. Agur Maria graziaz betea libra gaitzala jainkoarengandik emaniko grazia gaitzetik. Amen eta liburua hautsi krist-krist krast-krasta Donostian bezala. Ama ez la lotaratu. Heuk jakinen duk.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.