L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mermelada Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Esquirolek (1772-1840) zoroak psikiatrizatteko gartzelatik atera zituenean —besteak beste, haien zelda-lagun normalak halako konpainia desegoki batez arrazoinarekin adarretaraino zeudelako— asiloa bihurtu zen arrazoinezaren izkutalekua.

        Orduz gero, zoroetxearen zeregina arrazoinezaren anulatzea izan da; eta enzierroa ideolojikoki justifikatzea, psikiatriarena.

        Jakitearen eta ez jakitearen, arrazoinaren eta arrazoinezaren, boterearen eta botere ezaren arteko borrokan, azken finean edukitzearen eta ez edukitzearen arteko borrokan finkatzen den sistima honek, borrokan bentzutua denaren eskiusioa baitu ondoriotzat. Era honetan, prolema bezala ezin soluzionatu duen gizarte baten indarkeria eta agresibitatearen objeto huts bilakatuz, zoroetxean ukatzen da gure zoro pobrea (pobreak besterik ez baitira erortzen indarkeria eta agresibitate horren zigorpean). Gure amets gaizto infantilen protagonista beldurgarria egin zinduten lokozoro pobrea.

Eta asesinoa berriz libre dago luzidoa da
intelijentea, zuhurra
eta konbenienteki egiten du goizero bere
gorbata beltzaren korapiloa.

        Zoroetxea, behar den garaiean behar den bezala farra edo negarra egiten, maitatzen eta gorrotatzen, dudatzen, desiratzen, konbenzionalki orru egiten ez dutenen gordelekua. Belacqua Shuah Beckettiarrak zion bezala, gure bihotzak ere han daude.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.