"ene maitea ez egon sustoz.
Altxa haiz, alperrikakoa gehiago begiratzea!, liburua hertsi dukenean.
"biziko gera munduan gustoz
Mila itzuliz inguratu duk hire gela desordenatua, okerrago bakardadean sumintzea!, enbarazo batez iztripuz erori haizenean.
"balkona ere basa lizarrez
teilatua belar igarrez
Balkoira irtetzean, oroitu duk, ez zen lainorik argizagia itzal zezakenik!, ilargia zeruzolako zuloa zela zuloaren borobilari, begira hik, beraren zehar ixurtzen zitzaigula bestaldeko argi zurbila, ez hendila erromantikoa jarri, Anek, losakua eskatuaz eta kampingasa itxaliaz, lokarturik zegoela.
"palazio bat eginen dugu
zekalez edo lastoz.
Hemen bahintzake!, hire gela hankazgoratua begiratzen duk balkoitik linternargia hintzateke ene gelazuloan. Bahindoakikela!, losakua eskuan, ez hintzela inoiz mundura iratzarriko, jodeketio, doskaballostik.
Anek,
leihoa itxi duk.
|