L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa (1981-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Susarrera

 

        Sarrera egiten, hau egitea beharrezkoa ikusi bait genuen, eta bertan zer jarri edo adierazi erabaki genuenean, ez zen, zuek espero izango zenutenez, eztabaida edo hitz burrukarik sortu. (Ezen askotan eritziak ez baitira batetortzen).

        Eta badago aburu burruka txuliatzeko modu erraz bat: eritzirik eza. Eta ez gu gogo edo ideia gabeak gaitezelako, baizik eta gure elkartze hau kasualitatearen arauerakoa delako.

        Ez dauka aldizkari honek (oso aldizka aipatu baldintza kontutan harturik) oinharrik ez eta helburu zehatzik.

        Ez da gogoetatze edo eztabaidatze prozesuaren fruitua ere, unibertsitate mailan han eta hemen barreiaturik gabiltzanon produkto sakabanatua baizik.  Indibidualki, gainerako eta beren bideen berri elkarren artean ez genuela, sortu eta idatzitako (agian unibertsitate mailan nabari den hutsunea betetzeko) lanak dira eta horrenbestez aldez aurretik bilatutako inolako batasun edo elkar punturik gabekoak.

        ON EGIN!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.