Kafka.
Literatura txiki baten alde.
Deleuze eta Guattari-ren ikuspegiak
Pablo Sastre
Rizoma, zer da?
Hitz batez, rizoma edo egitura mekaniko direlakoak askotariko egiturak dira, inguratzen gaituzten egitura konplexu guztiak alegia.
Zuhaitzaren egituraren kontrakoa da, rizoma hau. Zuhaitzaren sustraiek eta abarrek enborrean elkartu ohi dira, egitura sinple eta pobrea da. Rizoman, berriz, edozein puntuk edozein punturekin izan dezake harreman zuzena, nahiz okerra. Antigenealogia beraz: aldaketa, zabaldura, konkista, harrapaketa etabar gertatzen dira; argazki, irudi, kalkoaren kontrakoa; mugagabeki deseraiki, lotu, alda daitekeen «mapa».
Rizoma honetan segmentu, juntura, estratuak badaude. Baina hona hemen garrantzitsuena bada ihesketa linearik ere, desestratifikaziorik, desterritorializaziorik; hementxe duzue Delauze-Guattari-ren kontzepzioan hitz gakoa.
Zer egiten du edo egin behar du, bada, liburuak, edo zein liburuk? Munduaren desterritorializazioa hitz esangaitza, segur! aseguratzen digu. Mundutik ateratzeko ihesketa-linea bat ematen digu. Baina ihesaldi hauek ez dira betikoak izaten, eta munduak lehengo bideetara eramaten gaitu, birterritorializatzen gaitu, noski. Ikusten duzue dialektika.
Liburua, horretaz, rizoma da, egitura mekanikoa, makina. Kontaktu asko ditu, heterogeneo eta ugari da. Bertan sartzeko bide bat baino gehiago dago, gordeleku (madrigera) gisako egitura anizkuna baita. Chomsky-ren zuhaitzek ezin dute horrelako egitura baten azalpenik eman. Punturik ez dago: dena baita mugikorra, dena aldakorra, dena iheskorra.
1. Nonbaitetik sartzekotan.
Horixe dugu Kafkaren obra osoa; Kafkaren obran bereziki nabarmen gertatzen zaigu rizoma hori, sarrera askotako gordeleku hori. Ezin izango dugu Kafkaren interpretapen zehatzik egin, ez baitago Kafka interpretatzerik, Kafkarekin egingo duguna esperimentatzea da, horregatik inondik sartuko gatzaizkio, sartzen garen tokiak nondik-norako kontaktuek dituen kontutan hartuta.
Sarrera apala hautatu dugu. Gaztelua-n, irudi bat, gizon buru makur bat bertan. Hona hemen Kaftaren obran zehar oso maiz agertzen diren bi elementu: argazki edo irudi bat, gizonezko buru makurrak edo-ta emakumezko lepo estaliak.
Eta bestalde, tente dauden buruak ditugu, bai eta lepo desestaliak ere; hauekin batera, musika soinua.
Desioaren bi egoerok garbi baino garbiago Itxura-aldaketa-n ikusten ditugu: Gergor andre lepo estaliaren irudiari datxekio lehengo garaietako zerbait gorde nahiean, burua ate aldera makurtzen duelarik. Aurrerago, bibolinaren soinuak aterarazten dio, eta arrebaren lepo biluziaren gainean saltatzeko gogo bizia sentitzen du.
buru makurtua > argazki-irudiak
Desio blokeiatua, zapaldu edo zapaltzailea, haurtasunaren oroimena, territoriotasuna eta birterritorializazioa
buru tentea > musika soinua
Konexio berriei zabaltzen zaien desioa, desterritorializazioa.
Baina kontuz; buru makurtua eta bunu tentearen arteko dikotomia ez da rizoma, kate itxia izanik ez du ihesketa bermatzen.
Soinuak izango dira kate hau hautsiko dutenak. Musika antolatu gabea, formarik ez duena: musika materia hutsa, Gergorren ahots ozenean eta arrebaren misteriozko bibolin soinuan ikusten duguna.
Baina buru tentearen nahiz musika soinuaren desterritorializazio horrek ez du askatasuna esan nahi, buru makurtuen edo irudien oposizioz: irtenbide, ihesbide bat besterik ez da.
2. Edipo handiegia
Aita-ama-semea. Familiaren triangulu honen atzetik beste zenbait traingulu ikusten ditugu, askoz ere eraginkorragoak.
Aitarengan epaikariak, komisarioak, burokratak biltzen dira, bera ere indar hauen menpe dagoela. Ameriketako makina teknokratikoa, Errusiako makina burokratikoa, faxismoaren makina zapaltzailea, hauexek dira Kafka gehien larritzen dutenak.
Indar hauek gizakontrakoak dira; beraiei erantzuteko, gizapeko animal bilakatzea dugu. Koleoptero nahiago, tximino edo txakur nahiago, burua makurtuz burokrata, inspektore, epaikari edo epaitua gelditu baino. Horrela, Itxura-aldaketa-n, familiaren eta burokraten trianguluetatik ihes egiteko, koleoptero bilakatzen da.
Bilakatze honetan, hala ere, lehen aipatutako andre irudia gorde nahi du Gergorrek, azken elementu territorializatua du eta. Arrebaren gorrotoa bereganatuko du honela, eta intsektuaren desterritorializazioak lur joko du.
3. Literatura txikia
Deleuze eta Guattarik zerari esango diote literatura txikia: minoria batek hizkuntz handi batean egiten duen literaturari. Berehala ohartzen gara literatura mota honek duen edo izan dezakeen destereitorializazio koefiziente handiaz.
a) Kafka Pragako judua zen. Hiru gauza ezinak zaizkio:
ez idaztea, nazio kontzientziagatik jakina ala ez.
alemanieraz idaztea, Pragan alemaniarrak minonia zapaltzailea baitzen, hizkuntz artifizialekoa, eta juduak minoria horrengandik erabat desterritorializatuak baitzeuden.
alemanieraz ez idaztea (beraz, txekieraz), bertako txekiarren aintzineko territoriotasunetik salbaezinezko tarteak alderatzen baitzituen juduak.
Ikusten baita desterritorializazioaren beharra.
b) Literatura txikietan, dena da politika. Eguneroko egoerak (literatura handietan «edifizioaren gela isolatu batean gerta daitezkeenak»), argi betean gertatzen dira. Horregatik familiaren trianguluak triangulu ekonomiko-burokratiko-juridikoetara eramango du.
d) Hirugarren ezugarria, literatura honen balio kolektiboa da, maisurik eza. Literatura txikiaren makina makina iraultzaile da, ez arrazoi ideolojikoengandik derrigor, adierazpen kolektiboa izan behar duelako baizik. Kafkak berak esanda:
Literatura herriaren eginkizuna da.
Kafkaren errealidadearen desterritorializazioa ondoko bi bide hauen bitartez adierazi zitekeen literaturan:
hizkuntza artifizialki aberastuz.
Pragako alemaniera beee pobretasunean hartu eta desterritorializazioan sakondu.
Pragan egoera linguistiko nahasia zegoen. Txekiera alde batetik, nekazariak eta nekazaritzatik sortutako juduak mintzatzen zirena; Kafkak bazekien txekieraz. Yiddish hizkuntza bestetik, burgesiaren giroetan, eta Kafkaren hitzetan, «beldurra ematen duena»; Yiddish-ak ez zuen gramatikarik, hitz «emigratuak» darabilzki, «sentitzen» ulertzen da. Alemaniera ere, merkatalgoan, burokrazian. Eta hebraiera azkenik, hizkuntz mitikoa, Kafkak berandu ikasiko zuena.
Diogunez, alemaniera erabili zuen, baina yiddishari esker desterritorializatzeko bidea aurkitu zuen. Alemanieraren muturretara joko du, hizkuntzaren alderdi ezezagunak arakatuz, intentsidade eta tentsio berriak esperimentatuz, hizkuntzak ihes egin ditzakeen hirugarren munduko eskualde linguistikoak bilatuz.
Txikia bezain haundi eta iraultzailerik ez dago. Hainbat eta hainbat hizkuntz eta literatur mugimendu dago, xumeenetan ere, Estatuaren ofizialak izatea nahi luketeenak... Alderantziz amets egin behar omen: txiki bilakatzen jakin...
4. Eskutitzak.
Kafkak maitasuna desterritorializatzeko erabiliko du: maitasunaren ordez, maitasun eskutitza. Ezkontzaren ondez, «deabruzko paktua»: vanpiro gisa arituko da, eskutitzek indarra emango diote, mekanismoa rnartxan jartzeko bizi odola.
Ipuinak. Ihesbidea emango diote, animaliak medio, eskutitzekin tranpan erori litekeelako. Haiek hornitutako odolak kreaturazten dio. Orain ere, ihesbidea da, ez askatasun bidea, ez erasoaldia.
Itxura-aldaketa hoietan animalia gizon bilakatzen da, eta gizona animalia. Gizonak desterritorializazioa inposatzen dio animaliari, biotariko bat: ihes egin ala menpe gelditu; animaliak ere daraman bizimodutik
ihesbideak seinalatzen dizkio gizonari. Esan beharra dago erabateko desterritorializazioa dela animal bilakatzearena, ez erlatiboa (lekuzko desplazamenduak lirateke hauek): geldirik egiten diren bidaiak dira, intentsidadean.
Itxura-aldaketa ez da metafora, ez sinbolismo, ihesbide sortzaile baizik, bakarrik berez esanahia duena.
Nobelak. Animalien mundua ez baita aski aberatsa (sinbolismoaren bidez, inurrien mundu burokratikoa aztertu zezakeen; ez zen hori baina Kafkaren asmoa), nola bilaka? Litezkeen lege batzuk ematen dituzte Deleuze-Guattarik:
* historio baten animal bilakatzea dagoenean, ez da nobelarik geetatzen..
* bakarrik animal bilakatzea gaindituz gerta daiteke nobela.
* nobela gerta litekeena utzi egiten du bertan animal bilakatzea imajinatzen badu.
* egitura sendoa izan behar du historloak nobela amaitu dadin.
* egitura sendo hori ez da bilakatzen egitura sozio-politiko konkretuekin erlazionatzen ez bada.
Laburtzeko: eskutitzak eta «deabruzko paktua», ipuinak eta animal bilakatzea (ipuin aurreraezinak), nobelak eta egitura mekanikoak (bukaezinak direlako amaitugabeak).
5. Sailak.
Funtziunario sail bat agertzen zaigu Prozesua-n eta funtzionario hoiengandik subasailak sortzen dira «mugagabeko ugaltze eskizofrenikoan». Honekin egoera itxiak, irteerarik gabeko bideak desblokeiatu nahi ditu.
Bikotetan erreproduzitzen dira sail hauek eta batez ere hirukotetan, seme-aita-amaren trianguluaren arabera. Itxura-aldaketa-n, hiru burokrata etxeratzen dira. «Izpiritu burokratikoa familiaren hezkuntzatik datorren bertutea da» (Kafka).
Nobeletan, pertsonai bat bere segmentua ugaltzen hasten da une batean: abogaduak, poliziak, epaikariak... ez dira jadanik legearen errepresentatzaile jerarkikoak, justizia egitura osoaren elementu konexu edo lotuak baizik.
Boterearen makinen aurrean, Kafkak ez du desio iraultzailerik. Ezaxola. Errusiako iraultzak, irauldu edo transformatu baino gehiago, segmentu berri bat sortu egin du. Langileen garuko borrokan, idazkariak, burokratak, politiko profesiodunak ikusten ditu, botere makina berri bat sortzeko prest.
6. sail hoien haseran edo bukaeran, konektatzaileak ditugu. Kafkak emakume gazte bat daduka buruan.
Prozesua-n, Elsa (banka segmentuan), garbiltzailea (behe-mailako funtzionarioetan, Leni (abogadu segmentuan). Hirurek, berebiziko saila osaten dute, segmentu guztiak zeharkatzen dituena. Apaizak esaten dio, Prozesua-n: «Beti ibiltzen haiz besteen laguntza bila, emakumezkoen laguntza batipat».
«Nola da, bada, emakume gazte hau, begi beltz tristeak? Lepoa biluzik dute. Deitzen zaituzte, zure belaunen gainean jartzen dira eskua hartzen dizute, laztan egiten dizute eta egiten diezu, besarkatzen zaituzte eta hortzak markatzen dizkizute, bortxatzen zaituzte eta uzten dute bortxa ditzazun...».
Emakume hauek erdi-arreba dira, erdi-neskame, erdi-puta. Ezkontza eta familiaren aurkakoak.
a. arrebari esker familiaren makinatik ihes egiten du.
b. neskamei eta funtzionario txikiei esker, burokraziaren makinatik.
d. putak, makina guztien bidegurutzetan daude.
«Kafkak hiruren konbinaketa harrigarrian egiten du amets, batera pertsona berean ahal izanez gero».
Intzestu eskizoa eta intzestu edipiko neurotikoa kontrajartzen dituzte. Bigarrena amarekin lotzen da, territorializazioa da.
«Intzestu eskizoa arrebarekin gertatzen da; arreba ez da amaren ordezkoa, klase borrokan beste alderdian dago, neskame eta puten alderdian; intzestu desterritorializatua da; ihesbidea ematen du». Intzestu edipikoa argazki, irudi, haurtasunaren oroimenekin batera datorkigu. Eskizoa, rnusika soinuarekin.
Gogora dezagun Itxura-aldaketa-n andre baten irudia gordetzeagatik (azken elementu territorializatua) arrebaren gorrotoa bereganatzen duela Gergorrek. Irudiaren andre lepo estalia / arreba lepo biluzia bibolinarekin.
Irudiari erantsi, lepoaren gainean salto egin?
Emazteki gazteek erotizatzen dituzte segmentuak, beren eraginez hasi eta bukatzen dira, desterritorializazioa oldartzen dute.
|