|  
              
               
 
 
Xabier Montoia
 
 
 
Kexa eta Promesa (Arestiren moduan)
 
 
 
Bai triste nago
 
hainbeste jende artean
 
Kexatu zen
 
gizona
 
 
 
Barazkijale naizen arren 
 
harrapatzen zaitudanean 
 
zure hezurmina barne
 
xurgatuko dizut.
 
Promexatu zuen
 
gizonak.
 
 
 
 
 
 
 
In the morning
 
 
 
Katilukada bete zopa eta makarrak gosaltzen ditudan bitartean, 
 
Eginek goiz bakoitzeko torturak 
 
zerbitzen dizkit. 
 
Potroetan kolpeak, elektrizidade korronteak. 
 
neskatilak bideetan bortxatuak 
 
ez didate goragalerik ematen, 
 
areago, behar ditut 
 
Karlosek egunero bere zaldia behar duen bezala. 
 
Eta Gasteizen
 
tabernak itxi dizkigute,
 
are okerrago, musika kendu digute.
 
Alkate burusoila, bere espartzuzko gurutzearekin.
 
Auzo-elkarteak detergenteak intsentsubotatzen.
 
Ene aita.,ene ama eta ene izeba-osabak hankatartea
 
arraskatzen dute, konplazituak.
 
Eta drogazaleek malkoak xirinkatu zituztela
 
mafiak zeruari disparatu ziola
 
eta gazteek fortuna erre zutela
 
alegatzen dute. 
 
Aluek, Rock,n,rollarekin bukatu duzuela, pentsatzen ote duzue?
 
Urrunean,
 
Zorroagako ondoan 
 
etxe bat izekitzen ari da. 
 
Garren kolore gorria 
 
egunsentiaren urdina gainean 
 
nola gustatzen zaidan!
 
Seroreen kolejioan 
 
kuadrozko gonadun neska-txikiek
 
bere amei muxu bat ematen diete 
 
klasean sartu baino lehen. 
 
Negua etorri dela iruditzen zait 
 
barrengua jarri hehar dut.
 
 
 
 
 
 
 
T.V.
 
 
 
Zure gorputzak 
 
telefonoko ekinaldi itsuarekin
 
ene gogoan soinu eta durundi egiten du. 
 
Eta badakizu?
 
oheko ordu zoriontsuak, 
 
argitsuak, berriz, projektatzen dira,
 
igandeko jokaldi hoberenak bezala 
 
mobiolan, 
 
eta berriro
 
haga handi bat bezala 
 
bustitzen nau 
 
bere urratseren honda zuriak 
 
ene gorputzan utziz.
 
 
 
              
              |