L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-6 (1982-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Hiru ahizpak eta aztia

 

euskaratzailea:

Fito

 

Herrialde batean bere burua behartsuaren gisa mozorratzen zuen azti bat bizi zen. Noizean behin etxez etxe limosna eskatzerakoan eta gehienetan neskatxak harrapatzen ibili ohi zen.

        Nora eramaten zituen inork ez zekien, inoiz ez baitziren berriro azaltzen.

        Behin batean eskale jantzirik zebilenean bizkarrez saku bat zeraman berak jasotzen zituen limosnatxoak gordetzeko zirudienez. Itxura horrekin hiru neska eder zituen gizon baten etxean deitu zuen.

        Janari pittin bat eskatu zuen eta ogi pusketatxoak ematerakoan zaharrena ikutu eta horrela bakarrik eta ezer esan gabe neskatxa sakura sartu zuen. Laister korrika hasi zen aztia eta aldameneko baso iluntsuaren berruan zegoen etxe handi batera neska eta sakua eraman zituen.

        Horko etxean zeuden gauza guztiak liluratzeko modukoak ziren. Aztiak neskatxari denetatik eskaini zion. Hasteko hamarretakoa hartu zuten biek eta jaten ari zirenean etxeko nagusiak horrela esan zuen:

        —Hementxe pozik biziko haiz hire bihotzetik nahi ditunan gauza guztiak lortuko ditunalako.

        Egun pare bat pasa ondoren mintzatu zen berriro esateko:

        —Alde egin behar dinat eta bolada batean bakarrik geldituko haiz. Etxeko giltzak har itzan. Jauregiko bazter guztietatik badun ibiltzerik baina giltza txiki honek irekitzen duen gelara debekatua dun sarrera. Ez ahaztu edo bestela hilgo haunat!

        Hori esaterakoan arraultze bat eman zion:

        —Arraultze hau gorde iezadan beti hirekin eramaten, zeren eta galtzen bada zorigaitz handia gertatuko huke.

        Neskatxak bi gauzak hartu zituen eta hitza eman zion nagusiari berak agindutakoa betetzeko.

        Dena dela Aztia joan zenean etxea goitik behera bisitatu zuen. Gelak urrez eta zilarrez josita zeuden eta bere ustez hainbeste aberastasunik inoiz ez zuen ikusi izan.

        Azkenean debekaturik zegoen atera heldu zen eta pasatu ere nahi izan zuen jakinguragatik lasai ez baitzegoen.

        Giltza begiratzen besteak bezalakoa zela iruditu zitzaion eta horregatik zarrailean sartu zuen eta berehalaze atea ireki zen...

        Baina... zer zen ikusi zuena!

        Gelaren zentroan eltze oso handi bat zegoen. Bere barruan emakume txikitu ugari agertzen ziren.

        Hain ikaratua geratu zen eskuan zeukan arraultzea eltzera erori zitzaiola.

        Irtetzerakoan odola kendu nahi izan zion garbitzeko asmoz baina nahiz eta ur asko erabili gorri-gorria zegoen arraultzea.

        Laister itzuli zen gizona bere bidaitik eta eskatu zituen lehenengo gauzak hauxek izan ziren: giltza eta arraultzea.

        Neskatxak dardarka eman zizkion eta orduan Aztiak debekaketa ukaturik zegoela ulertu zuen; ondorioz hona hemen esan zuena.

        —Nahiz eta ni ados ez egon horko gelan sartu haiz. Orain nahi ez badun ere... sartu egingo haiz! Hire bizitza bukatuta zegon! Akabo.

        Lurrera bota eta iletatik hartuz gela madarikatura eraman zuen. Hortxe burua moztu zion eta bere gorputza zatitu egin zuen lurra osoa odolez betez. Lan hau bukatu ondoren pusketak eltzean kokatu zituen eta esan:

        —Orain bigarren ahizpa hartuko diat!

        Berriro mozorratu zen eta herriko etxe aldera joan zen limosna eskatzen:

        Bigarren ahizpa ateratzerakoan lehendabizikoarekin bezala egin zuen Aztiak harrapatzeko eta, egia esan, basoko etxean gauza berberak gertatu zitzaizkion. Jakinguragatik hil zuen.

        Orduan Aztia hirugarrenaren bila joan behar zuen baina txikia erne eta azkarra omen zen.

        Aztia bidaia egitera joan zelarik, neskatxak arraultzea eta giltza zituenean, arraultzea gorde eta giltza erabiltzea izan zen egin zuena. Giltzaren medioz etxe osoa begiratu eta gela debekatuan ere sartu egin zen:

        —Hara!, aditu zen.

        Bere bi ahizpa maiteak eltzean eta pusketak eginak. Baina neskatxak zati guztiak bildu zituen atxikitzeko. Ez zenean ezer falta beso eta hankak mugitzen hasi ziren eta biek begiak ireki zituzten berriro bizirik. Zer nolako poza hartu zuten! Musuka eta zirrika aritu ziren haien gorputzak lasaitu arte. Orduan, bi ahizpak izkutatu egin ziren.

        Azti nazkagarriak arraultzea eta giltza eskatu zituen bueltatzerakoan eta garbiak zirenez horrela esan zuen:

        —Hik irabazi dun; nire emaztea izango haiz!

        Azken hau adierazi zuenean gizonak zituen botere guztiak neska txikiarekin galdu zituen eta ondorioz bortxaturik geratu zen neskatxak agintzen zuena egiteko.

        —Ederki!, erantzun zuen txikiak; baina lehenbailehen saski handi bat urrez beterik eramango diek nire gurasoei eta bitartean ezkontzarako beharrak neuk prestatuko dizkiat hemendik.

        Berehala aldameneko gelan sartu eta ahizpei esan zien:

        —Oraintxe dun unea ihes egiteko! Aztiak berak aitaren etxera eramango zaituzte baina gure etxera helduz gero jendea bildu eta zatozte hona.

        Bi ahizpak saski batean sartu ziren eta neska txikiak urre pilo bat bota zuen gainetik estaltzeko, eta orduan deitu zion Aztiari:

        —Hauxe egina zegok! Joan laister ba! Eta bidetik ez gelditu leihotik hire zain egongo nauk eta...

        Gizonak saskia hartu eta hala egin zuen baina hainbeste pisu zeraman izerditan zegoela eta ia ia lehertzeko prest; baina atsedentxo bat egiteko gelditu zenean saskitik irtetzen zen ahots batek horrela zioen:

        —Leihotik ikusten haut! Jarraitu ba!

        Aztiak bere andregaiaren ahotsa zela sinetsiz altxa eta tira egiten zuen baina gelditzeko asmoz zegoenean berriro aditzen zen:

        —Ez gelditu! Aurrera!

        Beti gauza berdina gertatzen zitzaion nahiz eta azkenean urrea eta neskatxekin aitaren etxera ailegatu.

        Bitartean andregaia denetatik prestatzen.

        Buruhezur zapar bat hartu eta ganbara aldera eraman. Hor, apaindu eta kokatu egin zuen. Geroxeago Aztiaren lagunak ezkontzarako gonbidatu zituen eta ezti-ontzi barruan sartu ondoren lumazko kolkoa ireki eta bueltaka ibiliz xori arraro baten itxuraz azaldu zen. Basoko jauregitik atera eta gonbidatuekin topo egin zuen. Hauek galdetu zioten:

        —Nondik zatoz, sasihegaztia?

        —Aztiaren etxetik nator.

        —Eta andregaia zer moduz dago?

        —Goitik behera garbitu du jauregia eta orain ganbarako leihoan itxaroten dago.

        Beranduxeago Aztia berarekin kausitu zen. Honela galdetu zion:

        —Abere arraroa zara zu. Nondik zatoz?

        —Aztiaren jauregitik nator.

        —Eta andregaia zer egiten ari da?

        —Dena garbitu ondoren goiko leihoan dago bidea begiratzen.

        Jauregirantz iristerakoan gora aldera begiratu zuen Aztiak eta buruhezurra bere andregaiarekin konfunditu eta agurtu egin zuen.

        Orduan gonbidatu guztiekin barrura sartu eta une berean ahizpek bidali zuten armada azaldu zen jauregia setiatzeko.

        Denak barruan geldi zitezen ateak eta leihoak itxi zituen eta sua eman zioten jauregiari. Aztia eta lagunak erreak geratu ziren.

        Baina urrea iraungitzen ez denez, basoko etxearen hondarren artean herri osoarentzat nahiko diru aurkitu zen.

        Hiru ahizpen etxekoek dexente hartu zutela ez da esan behar eta jakina da ezkontza galantak egin zituztela.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.