Hiru ipuin lizun
Josu Landa
I
Arantxak zakileraino jaitsi zulla eskua ohartu zenean, lehen mementuan sorpresa apur bat jaso zuen Manuk. Ordurarte berarekin ibilitako nesken artean inor ez bait zen horretara ausartu. Horrek goriago ipini zuen bere gogoa, eta bere gorputz biluzien artean zegoen hutsunea betetzen hasi zen bere karizia eta mogimenduez. Bi eskuez Arantxaren ipur masailak heldu zituen eta bere gorputzaren kontra mogimendu zabalez hasi zen astintzen harena.
Arantxak bere ezpainez Manuren gorputza esploratzeari heldu zion, noizean behin haren zirrarak sentitzen zituelarik. Karakol baten gisa haren gorputzean egindako bide guztiak mihiaren txistu eta lerdeaz markatzen zituen, Manuk georago errepikatuko zuen bezalaxe.
Giroa ezin gorenagoa izan, eta klimasa gorde nahiean saiatzen ziren biok, hordialdiko dantza batetako pausu guztiak neurtuak balituzte legez. Batek besteari behatz punta mihi puntarekin ikutuz, eta besteak belaunetatik gora habi beroa eskalatu nahiez. Dena zitzaien kilikagarri, eta bien inguruko mugetatik kanpo dena zen soberan.
Manuren eskuak Arantxaren gerrira irristatu ziren, ezpainak borobilduaz honek haren lepoa bilatzen zuen bitartean. Musu labainkor bat jaso zuen eta eskuez haren bizkarrezurra ferekatuz, bere gorputz gainera igo erazi zuen aldi berean bere kolkoaz haren bular puntak igurtziz. Musu frenetiko bat jaso zuen erantzun bakartzat: Manuk Arantxaren ipurmasailak zabaldu eta estutu egiten zituen, haren eskua bion gorputzen artean labaintzen zen une beretsuan.
Azken mogimendu frenetiko bainan armoniko batzu izan ziren bukaeraren aurreko partea markatu zutenak.
Bi gorputzak banandu egin ziren eta zigarro bana biztu. Manu Arantxaren ilea ferekatzen hasi zen, eta zurrumurruz esan:
Maite haunat.
Ez, ez behatza isiltzeko keinuz ezpainetan ezartzen ziola, ez diat amodiorik nahi. Sexoa besterik ez duk. Sexoa! Sexoa! amaitu zuen gerritik gora gorputza altxatuz eta erdi oihuka.
II
Egun hartan ia kasualitatez pasatu zen ispilu aurretik, bainan begirada kristalezko laku hartara zuzendu ahala, bertan geratu zen itsatsirik, ezin mogitu eta liluratutako arpegiaz.
Keinu bat egin zuen eta zeharo hotzikaratuta gelditu zen erantzundako keinuaz. Arpegia piskanaka hurbilago zegoen ispilutik, eta bien arteko distantzia ttipiagoa zen garaiean, ispilua lurruntzen hasi zen, dena den, kristalaren beste alderdian bestearen presentzia gertu antzematen zuela. Bi ezpain pareak batu egin ziren, eta bere bietan sentitu zuen kristalezko hotza handia zen arren, begirada galduta geratu zen geldirik, burua erdi altxatua eta arpegiko ezertan mogimendurik egin gabe.
Esku batez bidrioaren kontaktu hotz bakoitza laztan bilakatzen zuen bitartean, beste eskuaz biluztuaz joan zen, jesto bakoitzari behar zuen garrantzia emanaz, gehiegi presakatu gabe, bainan etorri behar zuena etorraraziz. Piskanaka piskanaka, eta denborak neurri bezala ere balio ez zuelarik, estalkirik gabe bukatu zuen gorputz guztiak, bi gorputzok.
Ahalik eta kontakturik handiena bilatzen ari zen etsi gabe, ahalik eta ferekarik intentsoena. Ezagutu zituen gorputz beroko gizaki guztiekin iritsi ez zuena ari zen orain iristen, kontaktorik intentsoena. Bestearen aldetiko erantzuna arkitu nahi izan zuen, bainan esfortxu bakoitzean bion arteko separazioa besterik ez zuen lortzen.
Azkenik, gero eta handiagoak ziren nekeak eta izerdiak zirela medio, hesi fresko hura lainoz beterik zegoela jabetu zen begiak zabaltzerakoan. Lurrun zuri batek banantzen zituen bi gorputzak. Berak bazekien bestaldean bestearena zegoela bainan etsi egin zuen eta poliki poliki lurrerantz irristatuz joan zen. Lurrean etzanda minutuak pasa ondoren zutitu egin zen eta buruaz ispiluaren kontrako enbatez hasi. Azkenean soinu sekoa entzun zuen, inguru guztia kristaletxoez beteaz. Ahoa ireki zuen buruari zerion odola irentsi nahiean.
III
Ibai ondoko ibilbidea eta plaza separatzen zituen karretera zeharkatu zuen zebra pasabidean barne, eta plazan bertan harrez gero, eskuin aldean zeuden komunak ikusi bezain laster, ez zuen mementu batere dudan jarri, haruntz zuzendu zituen urratsak, bat bateko pizagale baten premiaz edo.
Eskilarak jaisten hasi aurretik inguruetara begiratu zuen: edozein lan egunetako jendea, presaz eta begirada ilunez. Eskilarak jaitsi zituen azkenekoz, binaka eta salto txikiak emanaz. Komunean zeuden tipoak begiratu zituen. Gehienak gazteak ziren; bera izango zen, ziurren, bere berrogei urteekin hango zaharrena. «Urteak pasatzen ari zaizkik hiri ere, zahar hori» esan zuen berekiko, ezpainen mogimendua besterik nabarmendu ez zela.
Zutikako pizaleku batetan ipini zen, brageta jaitsi, eta pitilina ateta ere azkenik. Eskuin aldeko pizalekuan ez zegoen inor. Ezkerrekoan, nahiko mutil guapo bat, behintzat itxura hori hartu zion disimuloz begiradatxo bat bota zionean.
Ezkerreko gazteak burua luzatu zuen bera zegoen tokirantz, eta bi pizalekuren artean zegoen separazio gainetik begiak iltzekatu zituen mementu horretan piza zerion bere menbruan.
Bere ipurdian esku bat zebilela nabaritu zuenean ezin izan zuen bere erekzioa ebitatu, ezta disimulatu ere. Bestea ere konturatu egin zen, eta «bostehun pela txupada batengatik» esan. Baietz erantzun zion buru mogimendu batez. Banakako komunetarantz zuzendu ziren eta haietako batetan sartu ziren biok, kanpoan geratzen ziren beste hiruzpalaurok konturatu ez bailiren egiten zuten bitartean.
Galtzak jaitsi gabe eskua bragetan sartuz landu egin zion apur bat aurrenik, aurrerago jo baino lehen. Ezpainetan eta belarritan hasi zitzaion musuka, esku batez lepoa ferekatuz. Beste eskuaz galtzak jaitsi zituen eta bi zakilek elkar arkitu zuten. Piskanaka eta begiak itxita, zilborrean behera jaitsi zuen mihia, sabelpeko ileetara ailegatzean deskarga elektriko batzu sentituz. Taupadaka zeukan faloa, bero beroa. Aho goseti bat eskatzen zuen, eta arkitu egin zuen azkenik. Mihiaz eta hortzez egindako igurzketa batzu aski izan ziren bere esperma beroa bestearen ahoan isurtzen ari zela sentitzeko. Handik mementu batzutara, plaza eta ibai ondoa separatzen zuen karrika ari zen berriro gurutzatzen.
|