| 
 
 
Charleville-n horditurik
 
 
 
Jérôme Musetteko
 
 
 
te deumaren aitzin notak rumetan itoaz
 
saint jacques-eko organista zitala
 
goizero bezala koruko irudiak irendu ondoren oro
 
neke birjinaz altxa eta urkatu egiten da gaur ere
 
alanbrezko ezpain dirdiratsuak kiosko antzuetan
 
nahigabe ia josten kausitzen elkar
 
pleyadeak enboteilatuz erretenak multiplikatuz
 
doazen bitartean gotikoki eta han
 
abailduriko farola hitsen gonapean
 
ainitz gezi zorrotzen zaztadak dzazt
 
lehertzen diren zilar berdezko espaloian
 
gernu loditan aise nabiga zezakeen
 
untzi mozkorraren alboan arthur
 
absenta botila hutsa biluzik datza
 
unibertsu erraldoi mazkala
 
morturik gotorrena ma fou suzanne
 
 
 
 
 
 
 |