Gorka Setien
arrazoiketaren eztanda gogorrak
kristala hautsi du
haizea sartzen da leihotik
sexoaren lurrina oso bero dago
zeru zuria izan zaizkigu izarak
eta borrokatzen da han eta hemen
poztasuna ere akaso sari bihar.
gaur ere
zeruan izan gara
nahiz eta gero kristalak hautsi
amaren sabela bortxatu
nigarra bakardadean egin
eta hilgo zinatekela sentitu.
errekan harrien musika tantoa orbela gaur berriz begi hoiek leherketa hilketa eztia odol aho hortz atseden mesede praktiko eztia berriz gaur mendez mende bakarrik iraun irauli irakin bortitz latz garratz makila egurra santu gehiegi loreak baina bere lekuan izar izar kiñu kiñu egan harria burni egur su ur hezur muin laban lepo arnas erabaki kemen arnas lo lo llo llo amets non zer ezpainetan zure goxotasuna.
|