L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-18 / Beltz Literatura (1986-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Black music made in Euzkadi

 

Xabier Mendiguren Elizegi

 

Anton Reixari.

Inork inoiz rnusika jarri

eta kantatuko dituelakoan edo...

 

Gogoan zauzkat... Jennifer

(balada beltza)

 

Gogoan daukat zure ile kixkur beltza

eta are beltzago, are kixkurrago... Afrikan;

zure azalaren morenoa, foko gorrien argipean;

zure antiaju ilunak, begi erituak estaltzean.

Gogoan daukat zure goizeroko basokada esnea

eguerdiko kafea eta whiski on the rocks gauean.

Gogoan daukat zure tanga nimiñoa, larruzko abrigu sintetikoa

latoizko pulserak, igurtziaren igurtziz urre distirakoak;

zure titien nekea, ipur masail gastatuak;

zure erkain xurizka, nikotinak horituak.

Baina batez ere, Jennifer, nik beti dauzkat gogoan

kolore guztietako txanponen truke

txupete arroxak miazkatzen dituzten

zure hortz ezinago zuriak.

 

 

Joao
(zortziko beltza)

 

Joao trenean doa

triki traki triki traki

bere beharrera

triki triki tra

 

Goizeko seietatik

triki traki triki traki

gaueko zortzita(ra)

triki triki tra

 

Hamabi ordu lanean

triki traki triki traki

beste bi trenean

triki triki tra

 

Urrun Angola beltza

triki traki triki traki

ta urrun Portugal

triki triki tra

 

Etxean andrea ta

triki traki triki traki

eskolan bi haurrak

triki triki tra

 

Etxe berriak egin

triki traki triki traki

eta bizi zaharrean

triki triki tra

 

Ieltseroen jornala

triki traki triki traki

mixeriazkoa

triki triki tra

 

Ladrilu pilatu ta

triki traki triki traki

tartean porlana

triki triki tra

 

Joaok ez du leitzen

triki traki triki traki

periyodikua

triki triki tra

 

Europan arrazistak

triki traki triki traki

goraka omen doaz

triki triki tra

 

Trenaren balantzatan

triki traki triki traki

ametsetan doa

triki triki tra

 

Lana galdu ezean

triki traki triki traki

datorren urtean

triki triki tra

 

Etxea erosiko du

triki traki triki traki

komuna daukana

triki triki tra

 

Kaka behintzat eiteko

triki traki triki traki (bis)

txuriek bezala

triki triki tra

 

 

Bat, bi, hiru, lau
(kalejira beltza edo euskal txa-txa-txa)

 

Maurizio asteazkenero

Ordizira abiatzen da

Hartu poltsak ta pardelak

Baserritarren perira

 

—Kuantoes elreló?

—Kuatromil peseta

—Hi haiz hi kabroia

—Bimilla peseta

 

Transistore, makinila

Eta despertadoreak

Dena salgai, dena merke

Dena made in Korea

 

—Lakalkuladora?

—Milsiento peseta

—Garestiegi duk

—Sorsirun peseta

 

Gaueskolan agertzeke

Bihurtu haiz poliglota

Lazkao-txiki joaten bazaik

Laister hasiko haiz bertsotan

 

—Gomasya tendraspues?

—Dosienta peseta

—Ta merkeagorik?

—Baibaña sulauta

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.