L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-18 / Beltz Literatura (1986-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Orgasmo beltza

Edo nire tragedia hiru aktotan

 

 

Kartxi

 

I

Inoiz ikusi Edimburgoko eurijasa puta horrek, nola gauekoak kikildu eta kamuflatzen dituen zirrikitu hitsetan, paisaiarekin bat egin arte? Argizko oihal astuna altxatzen ahala, hamaika itzal ezerezetik sortzen dira, iluntzeko ekitaldiari —denetarik salbaiena— eusteko berriro. Jadanik hamabi t'erdiak dira. Paretetako isladurak astiro, emeki, mugitzen hasi ziren nire inguruan. Bi yonki hatzaparrak luzatzen, ondo apaindutako zahar exzentriko horren atzean. Adoleszente bakarti bat, bihar eskolan kontatzeko abentura fantastiko eta ezinezko baten bila. Hamabi t'erdiak eta urdanga hori azaldu gabe. Baina ez duk ikusten hire saihetsetik datorrela? Heriotza bezain beltza. Nondik ote datorkit neska beltzekiko grina, ikuste soil batez nire gorputz osoa oldartzen duena?

 

II

Bere usain beltzak, ezinbestez erakartzen nau. Hordi antzera narama marfilezko begiradetan barrena, haragizko lokarri ubelak loturik, arrastaka.

        Hirugarren pisua, ate pitzatu eta plaka herdoildu bat bertan. Juliette Widmer. Zurezko ohe ttikia, mesanotxea eta sitsak jotako armairu bat. Entzun zezakeat bere jantzia larru erretik behera erortzen! Soinu berezia, ikaragarriena. Senti dezaket bere behatzen tinte beltza nire alkandora, azal kiratsua, urratzen. Maindire zuri almidoiztatuek gorputza margotzen diote, arnas hestuka ikutu perfektu horiei itzuri ezinik ni. Barruan naraman whiskia bomitatzen hasi nintzen, ebanoaren sua itzaltzen saiatuko banintz bezala. Orduantxe, ilargi dirdir metaliko hark itsutu ninduen zeharo.

 

III

Min sakon batek nire soina astindu zuen. Ebaki garbiak erraiak aterata. Zuri, beltz eta gorria. Bizia galtzen ari nintzen ihesbide beretik, bere gorputz beltza sartzen sumatu nuen. Sekula ikusi ez dudan orgasmorik erogarrienean murgildurik, bere gorputzaren zelula ttikienak ere plazerra xurgatzen zuen, nire masa indargetik. Laban odoltsu batek, lurrera erortzean, ipini zion akabera jolasari.

        Azken hatsa eman aurretik, zahar beltz zarpailtsu hori ikusi ahal izan nuen. Elbarriturik eta irribarrez, gela zoko batean gorderik. Neska besarkatu eta ahapeka diotso: «busti hadi orain bengantzaren gozoaz, alabatxo». Telefonoak deihadar eta «bai maite, hamabi t'erdietan erloiu zaharrean» izan ziren entzun nituen azken hitzak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.