L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<susa1800>— Susa-20 / Gernika (1987-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gernika 87

 

        Gernika, orrialdeotan boza eta garraisia ipini dugun guztiok ez ginen han izan; ezta Durangon ez eta Bilbon; halaber, ez genuen denok ezagutu frenteko trintxeretako berunen odola; etxetako sua eta gaziaren oinazea. Hala eta guztiz ere memoriaren zauritik isuritako testigantza baino gehiago da hogeigarren zenbaki honekin dakarguna.

        Makina bat lerro izkiriatu dira honez gero gaiaren inguruan eta berau aitzakitzat hartuta. Honoko hauen intentzioa beraz, jarraian datozen garai hartako argazkiek, lekukoen hitzek eta kontakizunek merezi duten aipamen berezia egitea baino ez da, betiere gaur egun dihardugun borrokaren erreferentzia gisan ilustragarri bilakatuko direlakoan.

        Besterik gabe, azaña-beliko bat gehiagoren antzera ahaztuko ez den esperoan, zabalik geratzen da aurrez aurre gerrateko pasarterik gogoangarrienetarikoari buruzko gure literatur bilduma, bidenabar, bertan parte hartu duten ororen kolaborazioa eskertzen dugularik, eta espreski Gernika 37-87 Batzordeak eskeinitako laguntza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.