L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-20 / Gernika (1987-apirila) —<susa1834>




 

 

Ifernuko auspoa

 

Erromeri girotan

zertan ari geran (bis),

pareja gabe dantzan

berriro trintxeran

ai, ai, ai,

berriro trintxeran,

erromeri girotan

zertan ari geran.

 

Erritmoa markatuz

disparoen bidez (bis),

panderorik ez dago,

beharrik ere ez,

ai, ai, ai,

beharrik ere ez,

erritmoa markatuz

disparoen bidez.

 

Faxisten abioiei

muturrera tira (bis),

gure fusilen doinuz

dantzatuko dira,

ai, ai, ai,

dantzatuko dira,

faxisten abioiei

muturrera tira.

 

Arin-arina ez da

pasodoblen beldur (bis),

Francorenak ez dira

gurekin hain segur,

ai, ai, ai,

gurekin hain segur,

arin-arina ez da

pasodoblen beldur.

 

Ifernuko auspoa

nahi dute itzali (bis),

Jainkoaren indarrez

Euzkadi kixkali,

ai, ai, ai,

Euzkadi kixkali,

ifernuko auspoa

nahi dute itzali.

 

Frenteko trikitixa

gaur egun ere bai (bis)

borrokaren erdian

panderojole zai,

ai, ai, ai,

panderojole zai,

frenteko trikitixa

gaur egun ere bai.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.