L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<susa1900>— Susa-21 / Uda (1987-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Uda giroan

 

        Lehen helburua ingurura begiratu eta ikusitako panoramak baldintzaturik sortzen da. Idazlea ikusten dugu, makurtuta folio gainean idazten. Baina bai eta ere ikusten dugu idazle bera kaletik paseatzen. Edo idazle bera makarroiak jaten. Hala nola idazle bera beste inork ikus ez dezakeen anpulu transparente baten barnean transpiratzen. Ekologista direnentzako oso egokia izango da irudia: gorputz batek zikinkeria ekoizten du (gernua, kaka, izerdia, mukiak...); gorputz batek zikinkeria isurtzen du.

        Kaka dugu gorputzak kanporatzen duen zikinkeriarik ikusgarriena, gorputzari kakontzi izenlaguna egokitzen diona; demagun idaztea dela gorputzaren kaka egitea. Konforme. Baina ez dugu ahantzi behar, kaka komunean bakardade izpiritualenean egiten dela.

        Esan bezala, gorputzak baditu ordea beste funtzio batzu. Txixa egitea, adibidez. Beno ba, hor dugu adibide guztiz egokia, txixa gremioan egiten bait da, komuna publikoetan; hori litzateke idazle baten batzarre bat, beren asuntoetaz mintzatzeko, gauza arinagoetaz, baina ez horregatik garrantzia gutxiago dutenetaz.

        Segi dezagun gero eta egokiago dirudien adibide honekin. Har dezagun oraingoan mukiak kentzea; hau erlatiboagoa da; batzuk ez dute inolako erreparorik gorputz semi-zurrun horiek jendaurrean kentzeko, berdin dio painelu bidez edo hatz ttipiaren bidez egiten den; baina bada jenderik sekula santan mukiak jendaurrean ateratzen ez dituena. Hori litzateke idazle guztiz indibidualista bat, bere katarroak bere kasa konpontzen dituena, eta, zergatik ez, besteren katarroak bost axola zaizkiona.

        Azken zikinkeria isurketa izerditzea litzateke. Hori, jada, alderaezina da; udapartean egiten dute batzuk izerdi gehien, autobus jendetsuetan doazela, edo kotxean. Beste batzu berriz, urte osoan zehar egiten dute izerdi, beti korrika dabiltzalako, handik hona eta, ez dakit nola, berriro ere hortik hara. Hirugarren talde bat sekula izerdirik ez botatzen saiatzen direnen taldea genuke, anpulu barruan doazenena, transpiratu ezinik. Kasu horietan gorputza auto-pozoindu egiten da.

        Guri interesatzen zaiguna, kaka egin, pixa egin, mukiak atera eta izerditu jendartean egiten duen gorputz zerria da; idazle zerria, uler gaitezen. Idazle kolektiboagoa, bere obrarekin arduratuagoa, bere inguruarekin, bere ofizioaren gorabeherekin, bere ofiziokideekin...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.