L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-27 / Amerika (1991-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Woody Guthrie

 

Woody Guthrie

 

euskaratzailea:

Andoni Tolosa

 

        Woodrow Wilson Guthrie Oklahoman jaio zen halako batetan, ez bait du inongo biografirik zehazten bere jaiotze data, ondo zehazten dutena berriz Estatu Batuetako estatu guztiak eta baita mundu zabala igaro zituela da, jasotako doinu eta esperientziekin mende honetako herri musikak eman duen kantutegirik zabalenetako bat osatuz. Bere kanta bakoitza kronika sozial bat da, bere garaiaren ispilu fidel bezain errealista. Kantuz kantu kontatu zizkigun Woody Guthriek laborari pobrearenak, langilearen borrokak, hoboen joanetorriak, arazo guztiak edo latzenak aurki ditzakegu gizon honen kantu gehienetan, guztietan ez esate arren. Besteak beste 1000 kanta inguru idatzi zituen 1930 eta1950 urteen artean, eta kantu guztietan aurkituko dugu hizkuntza xehea, jende xehearentzat eta jende xehez hitzegiten dutenak.

 

 

Hard traveling

 

Hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan,

bazenekiela uste nuen.

Hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan,

bide horietan zehar.

Bidaiatzen, noraezean, jolasten ibili naiz eta

ez da batere erraza izan.

Hara eta hona ibili naiz, eta ez da erraza izan Jauna.

 

Garraio tren azkarretan bidaiatu dut

bazenekiela uste nuen

furgoi karrakatetsuetan bidaiatu dut

bide horietan zehar,

tren engantxeetan bidaiatu dut,

bagoien topeetan, gedarra irensten.

Jauna, hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan.

 

Mehatzetan lan egin dut,

banekiela uste nuen

Iparraldeko Dakotatik Kansas Cityraino,

bide horietan zehar,

gariaren segan, lastoa metatzen

egunean dolar bat lortzearren.

Jauna, hara eta hona ibili naiz eta ez da erraza izan.

 

Pittsburgeko altzairutan ibili naiz lanean

bazenekiela uste nuen

sarra gorri goria deskargatzen

bide horietan zehar

labe garaietan izan naiz eta errekuntza labeetan

mineral gorri irekina isuri dut.

Jauna, hor zehar ibili naiz bidaiatzen

eta ez da erraza izan.

 

Kartzela gogorrean egona naiz

bazenekiela uste nuen

laurogeitahamar egunez egon naiz giltzapean

bide horietan zehar,

epaile jaunak laurogeitahamar egunez zigortu ninduen

alferkeriagatik, esan zuenez.

Hara eta hona ibili naiz, Jauna, eta ez da erraza izan.

 

 

Vigilante man

 

Esan, nor da Zaindari deritzoten hori?

Nor da Zaindari hori?

Eskopeta eta pistola al daramatza eskuetan?

Bere berri jaso dut inguru zabal honetan

Ikusi al duzue zuek Zaindaria?

Bere berri jaso dut inguru zabal honetan.

 

Euri gaua, lokomotoren babeslekuan

Lo geunden, geldi, xaguak legez

Gizon bat sartu eta kanporatu egin gintuen, euripera

Hura al zen Zaindaria?

 

Ekaitz egunak, aterperen baten lo

Ematen genuen denbora

Gizon bat sartu eta ziztu bizian bota genuen

Zaindari bat zen agian?

 

«Langileok batu zaitezte» esan zuen langilea

Genuen Casey predikalaria

Ibai ertzean akatu zuten, ezezagun batek

Zaindari bat izan al zen?

 

Ene, zergatik ote darama Zaindariak?

Ene, zergatik ote darama Zaindariak

Kainoi motzeko eskopeta eskutan?

Bere anaia eta arreba akatu nahi ote ditu?

 

Hiriz hiri ibili naiz noraezean

Eta abelgorriak bezala eraman gintuzten batetik bestera.

Hori al zen Zaindaria?

 

Ikusi al duzu Zaindari deritzotena?

Bere berri jaso dut inguru zabal honetan.

 

 

Dust pulmonia blues

 

Hautsaren pulmoniak jota nago, pulmonia nere birikan,

azkenetan nago, nereak egin du.

Nere neska ere hautsaren pulmoniak jota dago,

azkenetan dago, horrenak egin du.

Texasen nere neskak, konortea galdu zuen euriartean

ontzi bete zabor bota nion sena buelta ziezaion

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.