Poema hautatuak
Amaia Iturbide
Maiatzaren egun ferdeetan
euri-malkoen amoreakaitik
erne dira bentzutuentzako liliak
mendeetan zehar itzalak ehotu duen eremuan
han non eki-errainu hondarrez elikaturiko
kaden-kalatxoriek bilerak egiten dituzten
han non urrats bakanetan soilik bidea
multiplikatzen den
han non zenbat izar hainbat mezu
gordetzen zaizkien
Etxeak jadanik ate lodiz zatikaturik daude
eta barnean bizi diren
gizaki-abotsak pasillo luzeegi batzuetatik
heltzen
zaizkugu
katu-denporaz esnatzen-lokartzen
bakardadearen aharrausia
gauzen azalekiko kontaktoa
ametsak eta amets generiztenak
hodei-abiadaz lokartzen
banan banan
Jadanik jelatua
ihintzezko anpuloetan
desioa
udazken-goizetako
aho erdi irekian
Suge-laberyntoaren bi ertzetako zuhaitz-adarrek
denporak maskurturiko behatzak bailiran
erromes iñoranteei fruitu anitz, argiagaitik bakarrik sakratuak,
amoltsuki eskeintzen dizkiete, illunarekin batera
existentzia galduko dutenak
bada gure esku-ahurrak otartxo hutsak dira
mingotsak ahoak
norakorik gabe garamatzan suge-laberyntoaren honetan
Mariñelen alabei
gaziagoak darizkie
negar anpuloak
Ezpataz zeharkaturiko
sabel ubela da itxasoa
zeru azalaren ispillu
oihal delikatua
oihal delikatupean
abots anonimoen mezuak
aparrezko leopardo-orruak
mendez mendeko malko bakoitzaren
espazio mugagabean
kotoiezko hatzapardun hiltzaile da itxasoa
etengabeko zelatan dagoen
arima zuria
|