Poema geometrikoa eta berba parabolikoak
Omar Nabarro
Denok deskribatzen ditugu
parabolak,
baita
balak
heurak
be.
Hotz honek akatu behar zenbait eskale
Eskelarik ez.
Lerro anonimoak
egunkariko orrialde
anonimoren batetan:
"mendigo congelado"
Umeak udarekin gogoratuko dira irakurtzean
eta leihoan zehar behatuko dute kalerantza,
eztarrietan arnasa hari estrainioa hautsita
Artista gazteren batek erosiko jaka zaharra
zarpailtsua karitate denda zabaldu berrian,
igeltsuz estalita giza irudi zoragarria
osatzeko
Arte orrialdetan agertuko erakusketarekiko
irazkina
Urlia gazteak bide berriak urratzen dituela
gure kulturaren erumu lar hertsian, antzuan,
halako gauzaki iradokorrak moldatzen dituela
eguneroko bizitzan gizarte kupidagabe honek
arbuiatu egiten dituen ahazturazko hondarroz
Tetrabrickak Praka apurtu eta zimelduegiak
(Begira beza argazkia irakurleak)
Aulki hankamotzak Abade bonetak Buztarriak
gauza estonagarriek dute heuren azken tokia
artista gazte honen irudimenezko munduan
eskolarako bidean
arte galerietako eskaparateetan ikusiko dut
kartela
"Geometrical music pictures"
Hitzok esperma izanen dira garunetan isurita
bertan ernalduko da kulturaren kumea ohi den
"munduarekiko ezagupena" deritzon izakitxoa.
Hazi eta hazi, etengabeki haziko dira hitzok.
Inork ez du eskalerik irudikatu izanen inoiz
musikaren ertz zorrotzetan igeltsuz sendartu
duten jaka zarpailtsuaren bila etsituki itsu
"Pictures" goizero irakurri eta ahozkatu nahi
Paitxures
Piktures
Peitures
garunetako umontzian jaio nahi izango duen
errealitate gauzatu berria BERBA ZUZENA
Artean dena da posible artean posible dena
gure umeen garunak umontziak dira eta beraz
isuri dezagun heuretan kulturaren esperma
hotzak
akatu
behar
duen
eskaleaz ardura barik.
|