L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y otras cosas de las Vascongadas (1983-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Mosto guztiak tragatuko lituzkete kolpean
luman daukadan amorroa makila bihurtuko balitz

 

Garaikokotxa

 

Izan ere, koba bihurtzen ari da hamabost urtetako neskatila kabi hori; barruan mosoloak eta kanpoan mostozale-emakumetxo eta neskazale-gizonezko.

        Arratsalde batez hurreratu nintzen zoritxarrez koba horretara, informazioren bat lortzeko intentzioarekin. Nire ogibideak nolabait behartzen ninduen informazio hori lortzera.

        Han zebilen "play-boy" batekin topo egin ondoren eta bere poltza diruz bete nuenean, han inguruan zeuden gorabehera batzuk kontatzen hasi zitzaidan.

        Izenik ere ez zuen eman izan nahi ederki jantziriko "motel" honek, lanpa-koek hilko zutenaren beldurrez. Hainbat diru batzen zela koba haretan baieztatu zidan. Ez zela negozio makala behin eta berriro esan nionez, berak ere bere harrokeria izkutatzeko indarrik gabe, mostoa ez zela diruiturri bakarra —mementu batetan bota zuen.

        Historio harrigarri bat entzun ondoren, lanpa-koek ikusi gintuzten eta nere txibatoak era bildurgarriz berehala amaiera eman zion bere bizitzari (goian bego gixarajoa).

        Nik, neuk, informazio osoa jaso ondoren hiltzaileen aurrean salbatzeko posibilitate handirik gabe hauxe nioen:

        —Ez dut ezer esango! Jaungoikoagatik ezer esango ez dudala zin egiten dizuet!

        —Jo, jo, jo... "la llevas clara, vas a morir".

        —Zuen serbitzari izango naiz, ez nazazue hil —makurturik behin eta berriro erregutu nien.

        Txiripaz libratu nintzen heriotza latz batetatik.

        Gaur egun hamabost urtetako mostozale-emakumentxoentzat eta neskazale-gizonezkoentzat mostoak ateratzen dihardut; orain hau nere ogibidea ez baduk ere, bizitza luzetzeko era bakarra duk.

        Berriz diot mosto guztiak tragatuko lituzketeela kolpean...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.