Yosu
I
Izkiriatuz
izkiriatuz
karrika luzeko
espaloi kantoian,
hiriko
zilarrezko kaleetatik zehar
kulubiz baten itsastatzen dihardut
porturik ezean,
karamelozko arrainekin jolasean
ezereza huntan
asper ez nazan
agian,
izkiriatuz.
II
Gaur arrastirian
mendira nindoala
lora bataz topa egin dut
bidean;
norbaitek
erantziren zuen,
ebaki
eta bota
bide erdian.
III
Nekez
dabil menditarra
hiriko karriketan,
nekez
hiritarra
mendiko haitz artean.
Ez dabil artza
itsas gegietan
ez-eta lebatza
samur
ur
gozoetan.
|