Invado Nicaragua
Galdu duzuenoi
Eskuak gitxi dira, txalo eginen dut,
txalo bi,
bata zein bestea.
Hiru txalo.
gosez, malkoz zaudetenoi
arrapaladan, galapan txalo.
Galdu duzuenoi.
Soldadura
Binaka oinez bat
soldaduak baitira.
Sabela barruan, bularra agirian
mekauenka baina binaka.
Biak bat eginda
Pitiloa piztu zuen
putz eginaz.
Metxeroa gorderik, putz eginaz.
Sudurrak kea dariola...
kea.
Ihes, korrika, joan zen kea.
Halaber kanpotik
zein-zen-zer bereizterik ez zen:
tximini bat;
kea eta
airea.
|