L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<txis0200>— Txistu y Tamboliñ... y va, le mata, y vuelve (1984-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Edi torialaria

 

Edozer irakurrita lehengo antzera gelditzen zarela? Kia. Gezurretan ibiliko zara. Heldidazu eskutik eta goazen. Ez zara damutuko.

        Imagina goizaldean etxeratzerakoan beste edozeinen albotik pasakeran hankak zuzen botatzen saiatzen zaren une hori, espaloiko baldosen hildoa zapaltzen ahalegindu eta begi dirdiranteak aldemeneratu arren ingurukoak nola zoazen igertzen dizun egoera hori.

        Edo bueno... Ez, hori ez imaginatu errezegia da eta. Imagina ohe bigun batetan gustoko emakume batekin zaudela. Biluz biluzik. Zuk entzun nahi duzuna esaten dizula, bere kontra estuturik, musukatzen zaituela. Bere titi puntetan borobil bat errepasatzen duzula zure hatzamarrekin etengabe eta zakila gehiago ezinean daukazula (neskei ahalegin handiagoa egitea eskatzen dizuet, zail samarra suerta dakizueke hasieran eta).

        Eta imagina zenbait jaun (zentsuradore) agurgarriren —betirako agurtzeko modukoak— aurpegiak hau irakurtzean eta beraien ahoetan estreinatuko den juramento berri jarioa. "No hay derecho". Baina berriro irakurriko dute "zazkarakeri" hau eta sensibleak baldin badira (...) kilikatu egingo dira (baina beraien kalterako "zakila"ren esanahia zihur jakiteko eta batzar ofizialen batetan ridikuloa ez egiteko hiztegira joko dute —No te jode que dicen que tenía la polla a más no poder—). Eta imagina orain beraien burua, kulturarekiko izan duten jokaera kontutan izanik, majadero edo putaseme gisa izendatzeko aukera ematen diegunean. Adiós...! Virgen bendita!

        Eta imagina hau idazten ari dena orri zuri bat tintaz lohitzen ari dela soilik. Kostatuko zaizu (harrokeria aparte) orri hauetatik, alkondara umel bat bihurtzean legez, hainbat tantaka erori delako (poz, aserre edo edozertarako). Hemendik aurrera beste honenbeste daukazu.

        Gure boligrafoak lehortzeraino iraungo dugu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.