L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Gorderiko oreina

 

Eusebio Cesarea

 

Cheng-eko aizkolari batek beldurturiko orein batekin topo egin basoan eta hil egin zuen. Beste inork aurki ez zezan, ohianean lurperatu eta orbel eta abarrez estali zuen. Handik gutxira ahaztu egin zitzaion gorde zueneko lekua eta dena amets batean gertatu zela iruditu zitzaion. Ametsa izan balitz bezala kontatu egin zion mundu guztiari. Entzuleen artean bazegoen bat oreinaren bila joan eta aurkitu egin zuena. Bere etxera eroan zuen eta andreari esan:

        — Aizkolari batek orein bat hil zuela amestu zuen eta non gorde zuen ahaztu, eta orain nik aurkitu egin dut. Hura bai gizon ameslaria.

        — Amesetan egingo zenuen zuk orein bat hil zuen aizkolari bat ikusi zenuela. Bene-benetan uste duzu aizkolariren bat bazela? Baina oreina hemen dagoenez egiazkoa izan behar zure ametsa —esan zuen andreak.

        — Oreina amets batez aurkitu nuela suposatuz ere —erantzun zuen gizonak— zertaraho arduratu bietatik zeinek amets egin zuen jakiten?

        Gau horretan aizkolaria bere etxera bueltatu zen, oreina buruan zerabitelarik oraindino, eta holantxe, amets egin zuen, eta ametsean oreina gorde zueneko lekua amestu zuen eta baita ere nork topatu zuen. Egunsentian, bestearen etxera joan zen eta oreina aurkitu. Eztabaidari eman zioten biek eta arazoa konpondu azmoz, epailearengana hurraratu ziren. Epaileak aizkotariari esan zion:

        — Benetan hil zenuen oreina eta ametsa zela iruditu. Benetan, gero, amets egin zenuen, eta egia zela iruditu. Besteak oreina aurkitu eta orain leia egin dizu baina bere andreak pentsatzen du amestu egin zuela orein bat aurkitu zuelakoa. Baina oreina hemen dagoenez, onena bion artean banatzea izango da.

        Arazoa Cheng-eko erregearen entzutera heldu eta honela mintzo zen erregea:

        — Eta epaile hori, ez ote da egongo oreina banatzen ari dela amets egiten?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.