Lili guziak eztira
Fermin Eguren
Lili guziak eztira goizian larretan
Maitia, zu zareno logale kanberan
Ez izar denak ere libro zelietan
Hetarik dituzuno biga begietan.
Perfekzione hitza zer zen ez nakien
Krudelkeria zeri erraiten zakoten
Ezta bihotz xangrinaz zertsu aditzen zen
Zuhaurk argitu arte, oi, hurrenez-hurren.
Liliz-lili dabilan erlea iduri
Zabila zu maitia amodio xurgari
Anitzetan pausatuz, anitzer ezkapi
Xurgatu tutzun hoiez gero kasu guti.
Hasperenez ahal balitz urrikia piztu
Malko uretan bihotz izoztu bat urtu
Begi ezaxol baten soa pleinuz deitu
Aspaldi ja zinduzket, maitia, gogatu.
Duela anitz urte mundura sortzean
Guti nuen pentsatzen zertara jin nintzan
Nik nahi nuen harek gogoa bestetan
Eta nirea aldiz hari amentsetan.
Mundura sortuz geroz gauzak beti berdin:
Amentsez ahal dena, esnatzean ezin
Hala dela frogatzen ari naiz zurekin
Nitaz hain kontu guti daukazun horrekin.
Andreak lilieri ditut konparatzen
Kanberetan direnak plazerez zabaltzen
Baratze goxo hori dutenek ukatzen
Sekula ez sorturik orobat zuketen.
Aditzen duzun horrek, egizazu kontu
Amoretan sartzeak bere perilak tu
Hetan fin gaixto egin nahi ez baduzu
Kasu andren eletan sekula fidatu.
|