Sonetoa
Teresa Igeregi
Laino duk zerua, izotz duk lurra,
ez joan oraindik, luze duk gaua,
ohantze honetan dukek pausada,
hitan galduren nauk, amoros zuhurra.
Bi ezpain, aho bat, sutan higatik,
plazer hobi hau korri, sugandila,
zuti ezak haragi gordin hila,
bil hadi enekin, minez iltza hakit.
Estal nazak bortxaz, ez herabe
eta eguna urratzean habil
emazte, ahaideengana, izan ere,
bizitza perfeita han daukak betiko.
Eta bihotz-min bahaiz bihar-etzi
bil hadi enekin, berriz, jostatzeko.
|