L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y cría cuervos y tendrás muchos (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Mosaikoa

 

Flora Davis

"La comunicacion no verbal"

 

Alex Confort-ek bere "Authority and Delinquency in the Modem State" liburuan argitu duenez, botere anbizioak eta delinkuentziak elkarrekiko harreman estua daukate:

        Legehausketa deliberatu bat ekintza deliktiboa izateko faktore nagusiena gainontzeko gizakiak kontutan eduki barik aritzeko eskubide inplizitoa edukitzea da. Lapurturik edo erahilik egin dezake hori eta ondorioak onartu: edo bestela hori berori, neurri batzuren barruan, onartuko duen gizartearen egituran leku bat aurkituz. Gaizkilekeria onartu eta onargarri hori praktikan jartzeko aukerak boterearen egituraren barruan egoten dira ia beti.

        Zoritxarrez jendeak beraientzat egokia ez den postua hartzeko joera dauka. H. Von Henting-ek zera dio legea errespetarazi behar duten langileen delinkuentziari buruz:

        ...polizi indarrek eta gartzelako funtzionari postuek izakera bihurri (bihurtu / aberrante) ugari erakartzen dute, mina erabili eta boterea ezartzeko aukera ematen dietelako eta era berean postu horiek inmunitate neurri handia ematen dietelako. Dena den, hauek deigarrienak baino ez dira, justifikatu nahi duten helburuaren bitartekoen pantailaren ostean izkuta ezin daitezkeenak.

 

Ray Birdwhistell (kinesiaren ikertzailerik handiena) 1946. urtean hasi zen giza mugimenduez arduratzen. Kanadako mendebaldean antropologi ikerketa batekin zebilela, Kutenai indioen anean alegia. Orduan igarri zuen herritarrek aurpegikera arras diferentea jartzen zutela beraien jatorrizko hizkuntzan hitzegiten zutenean eta ingeleraz zegitenean. Barre egiteko era, buruaren ikarak, betulak eta orohar guztia aldatzen zen. Badirudi zenbait pertsona elebidun dela bai gorputzaren mugimenduetan bai hizkuntz mintzatuan. Badira Fiorello La Guardiak, New York-eko alkate famatuak, emaniko diskurtso politikoak filmatuta ingeleraz, yiddish-eraz zein italieraz egiten. Ahotsik aditu gabe errez bereiz daiteke zein hizkuntzatan ari den. Frantses batek bere hizkuntza mintzatzeaz gain, frantsesen keinukera erakutsiko du. Ipar amerikar bat zalantzarik gabe amerikar gisa mugituko da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.