L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-2 (1984-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Egunon

 

Joseba

 

Guttitan ohartuko zineten, agian, Egunon hori laztan bat dela; egia esan, bidaltzen ditugun seinaleak oro laztanak dira. Onartzeari dagozkio, bestea bizi dela ohartzeari, eta beronexegatik onartzeari hain zuzen. Zure alboan den jendea, zu hortxe zaudela kontura dadineko sentitzen duzun beharra. Horrenbestez bada, laztanaren izatea gorputz ukitu xotilaz at oso aberatsa da.

        Laztanak, positiboak, negatiboak eta nahasiak izan daitezke, eta aldi berean, horiek guztiak, kondizionalak nahiz ezkondizionalak. Nahasiak, lehen begirada batez positibotzat har daitezken arren eragin negatiboak dira. Esaterako: Gizon izateko hara galdera txukuna zurea.

        Kondizionalak, pertsonak bereganatu nahiean zerbait egiten duenekoak dira, eta, ezkondizionalak berriz, "Zure izateagatik" eskuratuak. Positiboak nahiz negatiboak izan daitezke.

        Jokabide positibotatik negatibotara jaustearen arrazoia, —haurrengan bereziki— laztan positiboen eza izan daiteke; honek, negatiboen hatzaparretara bultzatzen bait du, horiek ere, azken batetan, onartze bat suposatzen bait dute, zeren egoerarik jasangaitzena, indiferentzia, axolagabetasuna bait da. Segundu milaren batez, ikusezin bilakatzen zaretela, imajina zaitezte, kalera irten, eta, nehork ez zaituztela ikusten, ez zaituztela erantzutzen, ostikadak eman, eta, minik ez dutela sortzen. Zein ote zuen barnean piztuko litzaizuekeen sentsazioa? Ziur aski, luzaroan larritasun iturri izanen litzateke, izan ere! hain larriki mekanizatua dugu zenbait ekintza, ezen mugidaz ez gara ohartu ere egiten. Nork ez du haurretan imaginatu bere hilobiratzea, eta, giltza zulotik "begia luzatuz" bere familiakoenengan sorturiko erreakzioaz bere burua laztandu? Hala eta guztiz ere, geure laztanek ez gaituzte guztiz asetu ohi, eta, lehentxeago edo geroxeago kanpora, bestereangana, jo ohi dugu. Horren lekuko, ekialdeko rituak horiek —hain zelemoniosoak— egunon, kaixo,... laztan horiek egokitzatuak (korrespondituak) izateko probabilitate aunitz dute, eskuarki, diosalaren ondoren berri meteorologikoak datoz, hau da, eguraldiak duen itxura eta honelakoak, eta, funtsik gabeko elkarrizketa axalak ere bai, zeinetan korrespondentzia probabilitatea ziurra bait da, eta, zeinekin kurpil ero bat bailitzan, laztan bila jarraitu ohi bait da. Gainera, batek, hona iritsirik, ez da hor geratzen, aldiz, denborapasa horretan bere joku psikologigoetarako gai edo pertsona egokia bilatzeko haineko zukua ateratzeari ekin ohi dio.

        Beraz, diosalatik, egunonetik, uhazen garestitasun eta kalitate txarrekoak direlakotik, aurrera eginez, a tope enroilatzera irits zintezke, eta, gisa honetara, biktimak nahiz pertsegitzaileak ekindako intimitate gune goxoak sentitzeraino ere bai; intimitate goxo hunetan, laztan eske jarrituko duzu, lortzeko probalitateak, ordea, uxatu, urritu eginen dira.

        Eskuarki, haurtzaroan eskuratutako laztan bera —eta era berean— lortu nahi ez ibili ohi da.

        Pertsonala, kamelatzeko, minberatzeko, aukerarik prestuena "zurisko laztana" dizu, punttu aproposoenak ukituz bobo subituaz jartzen zaituen laztana. Baina, hori lantzean behin soilik gertatu ohi da, zeren eta gazte gaztetandik, laztan itxurako keinu gehienak zein eratara ekonomiza grabatu bait digute. Hona hemen doktrina:

        — Dagozkizun laztan positiboak EZ itzatzu eman (Mahai gainean, ia beti, txarra eta ez ona, zer demontre dela eta agertzen den jakin gura nuke nik)

        — Merezi dituzun laztan positiboak EZ itzazu onar (Modestia balio kultural bat izateaz at oso ongi ikusia bait da).

        — Zor zaizkizun laztan positiboak EZ itzazu eska (Bai motel, hemen "matxoa" duk nagusi)

        — Zeure buruari laztan positiboak EZ iezaiozu eskaini (Zein ezgauza zare, hori bai hori zeure burua gutsiestea!).

        — Laztan negatiboak EZ itzatzu errefusa... (Hamaikagarrena: Masokismoa indar ezak/ezan).

        Hau giztu hau ikusirik, ene ustez, aski eta sobera ekonomizatu dugulakoan nago ezta?

        Aurreko egun batetan, Tomasek zera zidan: Garrantzia duena oraina eta hemena bizi izatea da. Guzti honi ere buruan jirabueltak ematen nizkiolarik, nahiz maila inkonsziente edo mekaniko batetan gerta, agian, uste izan baino gehiago bizi izango dugulakora heldu nintzen; benetan interesgarria, —ez dakit—, areago lantzea eta bizitzea, EGUNON hori irrifarre goxo batez edertzea, egiaz eta benetan, beharrezko eta ezinbestezko dugun zera horretan zertxobait ohartzea litzateke: Oraina eta hemena bai, baina, bizi izanez, sentsazioak dastatuz. Ez al zaude horretan Tomas? Gero arte eta on dagizuela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.