L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 1. alea (1997-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Vladimir Finlandiako geltokian ezagutu genuen, txapela kenduz botere osoa sovieterako deiadar egin zuenean. Sverdlov, Kamenev, Zinoiev, Trotski, Sklovski eta lagunen kamarada egin ginen gero, gorria hilabete baten kolorea bihurtu zenean. October.

        Vladimir institutuko orduetan ezagutu genuen, haren poema bilduma euskaraz argitaratu zutenean. Matematika edota etsaien literatura irakatsi behar zigutenean klasetik alde egin eta teilatuko malkoak irakurtzen genituen Moskutik iritsitako poema haietan. Honetaz.

        Vladimir euskal literaturan ezagutu genuen, hainbat libururen artean bere izar gorria agerian zuen hura ikusi eta irakurri genuenean. Orduan konturatu ginen postal berean ikus daitezkeela bagak eta ardiak, eta han, gero eta hangoagoak egiten zaizkigun mendietan, geure odolaren gatza ere badela ardiek milikatzen dutena bazterretan. Vladimir hamabostero txatarrarekin etortzen ziren Errusiako ontzi guztien kapitaina zen eta bere ontzia beti zen iraultza boiatu bat munduko itsasoetan. Vladimirrek ohartarazi gintuen gerra ez dela amaitu eta erresistentzia zabaldu beharra dagoela, zokoak harrotu, bazterrak sutu, etsaia urduriarazi. Gerra ez da amaitu. Oraindik ez gaituzte derrotatu. Izanen dute aurrerantzean gure berri. Hilero. Vladimir

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.