|  
              
               
 
 
¡No pasarán!
 
 
 
Stanley
 
 
 
Zauden lekuan seguruenik
 
hizkuntza guztiak ulertzen dituzu dolorez. 
 
Esan nahi dizut bakarrik
 
ez dugula prometitu genizun greba iraultzailea
 
hasterik izan
 
esan nahi dizut jendeak oraindik ez dakiela
 
hobe zutik hil belauniko bizi baino esaldia
 
zuk egin zenuela famatu
 
eta ez Che Guevarak edo Leninek edo Zapatak
 
edo Carrillok.
 
Ez.
 
Zuk.
 
Beti zuk.
 
Beti zuk janzten zenituen
 
sozialismoaren berunezko hegoak
 
eta estepa hura zeharkatu zenuen herriarekin batera
 
eta ez zizuten utzi.
 
Ez zizuten utzi amesten.
 
Heriotza zati proportzionala
 
egokitu zitzaion bakoitzari.
 
Zuri ere bai.
 
Zu hogeita hemeretzian hasi zinen hiltzen
 
eta eurokomunismoa eta errebisioa eta kondenak eta
 
mea culpak etorri ziren eta ordutik ez dakigu
 
iraultzailea izatea zer den.
 
Ez dakigu
 
 
 
Ibarruri Gomez, Dolores (izg. Pasionaria). Politikari komunista bizkaitarra (Gallarta-Abanto, Abanto-Zierbana, 1895  Madril, 1989)
 
Meatzari-familia batean sortu zen; aita karlista eta euskalduna eta ama gaztelaua zituen. Hamabost urterekin lanean hasi behar izan zuen eta hogeirekin ezkondu zen. Irakurtzea atsegin zuen eta liburuen bidez izan zuen marxismoaren berri; katolizismotik urrundu, marxista bilakatu eta 1917ko greba iraultzailean meatzarien buru izan zen, 1918an...
 
 
 
              
              |