L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<vlad0300>— Vladimir. 3. alea (1998-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Badakigu borrokan ez bada gosez hilko zaretela. Badakigu zuek ere prest zaudela, munizioak amaituz gero, herkide hilen hezurkinak hartuta balak osotu eta etsaia tirokatzen segitzeko. Lurrak, askatasunak, goseak eta minak beste aukerarik onartzen ez duelako. Borrokatu ala hil. Bizitzeko gogor ekin ala desagertu.

        Horregatik ikusten ditugu munduko hainbat herri zuen begietan. Kaputxek estaltzen dizkizuen malko horietan. Horregatik maite zaituztegu. Markosen zuhurtzia bezala, Ramonaren tristura lez, begirada baten azpian beti ezkutatzen delako poema bat. Baina aberri tristeegia da poesia zuen fusilen ezpainetan gordetzeko eta hobe orrialdeak ere libre uztea, Pancho Villa eta Zapataren zaldiekin batera, munduan barrena.

        Badakigu zuenean ere zaila dela hildakoen izenak lurperatzea. Zuen haurrek apenas dakitela azken egunotan hildako guztiak zenbatzen eta haiek ere borrokan ez bada gosez hilko direla.

        Vladimir bat zuen minari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.