zuena duzue herri hau
eta defendatu egin behar duzue;
borrokatu ezean galdu eginen baitzenukete
luzegabe
emazue zuen bizia bere alde,
eta eman bezate beraiena zuen seme
alabek
ez gutxietsi etsaia, itzuliko baita
zuen etxeari su ematen badiote,
eraiki berria!
uzta hondatzen badizuete,
berriz erein!
umeak hiltzen badizkizuete
gehiago egin!
ibarretik botatzen bazaituztete,
mende maldetan bizi... baina bizi!!!
buruzagi bila ibili zarete beti,
faltarik gabeko gizon azkarrak,
baina ez halakorik!
zuek bezalakoak baitira denak:
aldatu, amore eman eta hil egiten dira!
zuek zarete buruzagi bakarrak...
elkarturik irauten dakien populua,
gotorleku garaitezina!!
|