|  
              
               
 
 
Gerra bukatuko da noizbait
 
 
 
Stanley
 
 
 
                                                Berjabetza
 
                                                gure bizitzen gain 
 
                                                                   DUT
 
 
 
Heriotza bizitzaren mugakidea dela
 
ikasiko duzue batailan.
 
Herri handia dirudizue zutik zaudetenean.
 
Armak ederrak izango dira zuen eskuetan.
 
        Garaitezinak zarete
 
        ogia falta zaizuen artean
 
Gainera ziur merezi duzuen gidaria
 
aurkitzen jakingo duzuela:
 
        atributu guztiak dituen gudaria
 
        hizlari apartekoa, eredu gardena.
 
 
 
Gerra bukatuko da noizbait.
 
Hiriburuko plazan bilduko zarete.
 
Gloria herriari.
 
Estadista berriak hartuko du hitza
 
        lurren kolektibizazioaz hitzegingo du
 
        alfabetatzeaz
 
        eta esango dizue ejerzito zuriaren gorpuak erretiratu
 
        eta erein egin behar dela gudu-zelaietan
 
        Altzairua ekoiztu.
 
        Esango dizue nahikoa dela odolik.
 
        Iraultza bukatu dela.
 
 
 
Hil ezazue.
 
 
 
              
              |