Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa
Bertol Brecht
Bertol Brecht
Duela ehun urte (1898ko otsailaren 10ean) jaiotako alemaniar idazle eta antzerkigilea. Munichen medikuntza ikasten hasi zen, baina gerra zela eta utzi behar izan zuen. Gerra amaiturik, talde ezkertiarretan sartu zen. Hitlerrek agintea eskuratu zuenean alde egin zuen Alemaniatik. Danimarka, Suedia eta Finlandia iragan eta gero, Ameriketara iritsi zen gerratik ihesi. Erbestean idatzi zituen bere lan garrantzitsuenak. Azken arnasa Berlinen hartu zuen 1956an baina oraindik ez da hil. Haren antzerki eta testuek bizitza luzea dute oraindik.
Hiltzeko era ugari dago
hiltzeko modu asko.
Sabelean labana sartu ahal dizute,
ogia ukatu,
Gaisotasun bat sendatu ez.
Hiltzeko era ugari dago.
Etxebizitza kaxkar batean sartu,
zeure buruaz beste egitera bultzatu,
lanaren bitartez heriotzera arte torturatu,
gerrara eraman, eta abar, eta abar.
Hauek guztietatik oso gauza gutxi
daude debekatuta gure estatu honetan.
Liburutegietako arratoi zaharrentzat:
Euskaraz ez da Bertol Brechten libururik argitaratu oraindik, bat bidean baldin bada ere. Dena dela, Mikel Laboaren zein Negu Gorriak-en zenbait disketan entzun daitezke haren hitzekin egindako abestiak.