L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 5. alea (1998-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

deabruak teilatuetan

 

Txikitatik erakutsi digute

mutikoek ez dutela nigarrik egiten,  

koldarren jarrera litzateke,

hori neskek soilik egiten dute.

Baina ze demontre, hura txorakeria

umeak jaiotzen direnean

bizi diren sinalea

ez al da ordea nigarra izaten?

Neskentzat soineko arrosak,

mutikoak urdinez jantzita,

neskentzat panpin hiztun inozoak

mutilentzat fusil eta armak.

Umeak hezi ohiturak dioen bezala

handiak direnean zuzen ibiltzeko.

Txikitatik erakutsi digute

mutikoek ez dutela nigarrik egiten

hori gezurra dela...

malkoak isurtzen baititugu gu guztiok!



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.