L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 6. alea (1998- apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Eduardo Galeano

 

Preso politiko uruguaitarren ezin dute baimenik gabe hitz egin, txistua jo, irribarre egin, abestu, azkar ibili eta beste preso bat agurtu. Ezin dituzte margotu, ezta jaso ere, emakume haurdunen, bikoteen, tximeleten, izarren eta txorien marrazkiak.

        Didasko Perezek, eskolako maisuak, torturatua eta ideia ideologikoak izateagatik preso dagoenak, igande batean bost urteko Milay bere alabaren bisita du. Alabak txorien marrazki bat dakarkio. Zentsoreek kartzelaren sarreran hausten diote.

        Hurrengo igandean, Milayk zuhaitzen marrazki bat dakarkio. Zuhaitzak ez daude debekatuak eta marrazkiak aurrera egiten du. Didaskok lana goraipatzen dio eta zuhaitzen hostoetan agertzen diren koloretako zirkuluetaz galdegiten, arramen arteko zirkulu txiki ugari horietaz:

        —Laranjak al dira? Zer fruta dira?

        Haurrak isilarazi egiten du.

        —Ssssshhhh.

        Eta sekretuan azaltzen dio:

        —Babua, Ez al duzu ikusten begiak direla? Izkutaturik ekarri dizkizudan txorien begiak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.